www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Bertsoak eta kantak
Pierre Topet, «Etxahun»
(-1862), 1946

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio informatiko honen egilea: Josu Lavin; Urkiola, 1-1C 48990 - Getxo (Bizkaia)

 

aurrekoa hurrengoa

OFIZIALENAK

 

        Oi laborari gaxua,

        Hihaurek jaten arthua

Ogi eta ardu geñhatzen auherren asetzekua,

Halere hañ haie maite nula artzañak otsua.

 

        Artzaña bada beztitzen,

        Josliak tü gomendatzen

Zaragollen alderki bata oihal hobez ezar dezen.

Halere higatüren dizü aitzinia beno lehen.

 

        Dendaria berant jiten

        Arratsen goizik ützültzen;

Eta mündiaren jorratzen arte hartan abüsatzen

Ezpeitü jaten diana hüllantzeko irabazten.

(Asteko denbora iragaiten mündiaren jüdikatzen).

(Artuan jaten dian gatza harek ez tü merexitzen).

 

        Orai ürüliak oro

        Idorrian nahiago.

Hanitx lan agertü beharrez, hari'oro txori lepho;

Hallikatzen balinbadüzü, zehian laur oropilo

 

        Ehülia hari galtho,

        Ükhenik ere han franko;

Undar harien ebatsi nahiz oihal'üzten zerratzeko,

Fornizaliri erraiteko hariak zütila gaxto.

 

        Harri giliren adreta!

        Harek badaki zer phentsa:

Mürria gaxki egin eta erdiruak lohiz thapa!

Etxia lürtatü denian, harrien gaxtuak falta.

 

        Menüser, maiastüria

        Oi lan güti egilia!

Dena gaxki egin eta zurak dü estaküria!

Phasta zela adarrondotsü eta beta bühürria.

 

        Eskalanpu egiliak

        Ebasten tü materiak.

Zazpira sos balio dina saltzen beitü hamabia:

Ostatin jan hen saria eta etxen gosez familia.

 

        Biñer batek bestiari

        Estakürü eman nahi.

Zuñi bere kopadüra hobe beitzaio üdüri:

Aihen gabe nahi datinak hura beza üsü berri.

 

        Oi taharnari fidela!

        Jüje ezpaliz igela!

Arrañak jakile har eta hek litzakie kundena,

Haien etxe lejitimua guri saltzen deikiela.

 

        Errijent bat bada hiltzen,

        Hark eztü prozesik üzten;

Huntarzünak beitütü harek heñ hun batetan ezarten:

Züntzürrin kuntrolatü eta phantzollin ipotekatzen.

 

        Jaun aphezek etsortatzen

        Karitate egin dezen.

Berek aldiz phakatü gabe hitz bat eztie erraiten;

Herriko praubik gosez eta haien ürhik erdollatzen.

 

        Ilhaginak aberasten:

        Arimak hañ untsa galtzen.

Phezian eta khuntietan zer eztie hek ebasten?

Horiekila behar düke Jinkuak aizina ükhen.

 

        Khinkillarien suñ hütsak

        Borthaz bortha dabiltzanak!

Haien prenda ordinaria ixkilinb'eta ligeta!

Astin emazter ebatsiak igantian gero jokha!

 

        Oihan zañak eta guardak

        Kuntzentziazko gizunak!

Gerak bazaitze farzirazten, ihesiren tie postak;

Lagüner hareraziren tie bardin gaizo sinheskorrak.

 

        Sarjanten golde nabarrak

        Dirade gizun okerrak.

Haien egitekuetarik egiten tie Indiak:

Aisa pergüt izanen dira haier behatzen direnak.

 

        Sarjant eta notariak

        Oi! arnes nesesariak!

Haien elhe ülhün gezürrek nahasten gaiza txipiak:

Ezta lagün hobiagorik bertan hüsteko etxiak.

 

        Oraiko arotz gaztik

        Gizun galant dira güzik:

Zaharren eskoletarik ez balira ikhasirik,

Atxeirü güti ezar eta egin espantü handirik.

 

        (Oraiko) Soñülaria

        Ardüra dük egarria;

Soñü egiteko behar dük nuizetaik manhazalia,

Godaletaren hartzeko aldiz betbi prestik (dük) eskia.

 

        Dantzariaren arhina!

        Eztük ez bürian mina!

Zuñen adreki badabilan hara eta huna

Eta halere irus, ager beitük lan egina.

 

aurrekoa hurrengoa