GURE JAUN APHESKÜPIA
Musée Basque — Bayonne — MS 64-14 — Don Manu de la Sota
Gure jaun aphesküpia, diozesako prinzia
zük gidatzen deizüzüna, erlejione saintia
Indiñerik egindezüt, bi berseten hunzia
Nahis hes felizitatü, zük ükhen berthütia.
Sorthü zinen Rhodasen, seme aitama nublen
Han uhures eta hunes, lehenak ziradinen
Bena zü oro ützirik, aphestera juan zinen
Nahiz jesüsen segitü, eta apostolien.
zü zira aphesküpü, izana izentatü
Jesüs Xristek bere hitza, zütan beitzian kunplitü
Haregatik bere hunak, zütianer kitatü
Ehünetakus haboro, beitzeren prometatü.
Aphes zinen denboran, etzüzün erresuman
Xüzenago zabilanik, haiek behar erreglan
Hits saintiak pheredika, eta espazünin han
zure khorpitza mortifika, egoites erretretan.
Aphes hunak dirade, abis hunik emaile
Mündüko hun plazer eta, uhures kasü gabe
Karitatus esti prüdent, ümil, unest eta sobre
Munseignur berthüte hoies, zü doratürik zirade.
Izan bazina erruman, zinen bezala Baionnan
Etxekiten zünialarik, hebenko kundüta han
Kardinale zinatian aspaldiko denboran
Eta bentüras jarririk, aita saintiren kaideran.
zure bihotza bethi, düzü jinkuareki
Nahis haren zerbützatü, eta zerbütxerazi
Etzirade oküpatzen, zü deuses hares baizi
Spiritü Saintiaren, suia beita zureki.
Mun seiñür zeren ziren düzüna hainbeste suein
Gure salba erasteko, zure diozeseiñen
Gida hunik derizüzü, herietat igorten
Hanbat gaisto guretako, espatügü sinhesten.
aphesküpütüs gerosti, egonzira gureki
gure erlejionia, beitüzü doblerazi
zük eman tüzün abises, eta eman erazi
zunbat arima estizü, zelian sarerazi.
moun Seignur orai ere, zü ebilten zirade
jente gasten konfirmatzen, hen jarerasten saje
zeren hura exatoki, hartzen balin badie
spiritü saintiaren, dohainak beitütie.
persona komfirmatiak, begira hartü graziak
hura gomendatzen deizie, zien aphesküpiak
hura gidatürik beita, spiritü saintiak
nahi lüke gidaginzan, haren gisa güziak
munseignur nula beita, oro zük düzün büta
gure salberazi nahia, etzitiala fluxa
guretzat othoi egizü, eskitzan mündik trunpa
zureki ikhusgützatzün, zelian zure trupa.
ene süjet perfeita, diozesako aita
handen karitatusena, zure persuna beita
hari gomendatzes deizüt, hunzen asken berseta
ni bezain malerus denik, mündü huntan espeita.
jabek fraudas bost etxalte, ditazie ebaxi
hen xangriak hogei urthes, herratürik etxeki
espeitüt beste sekursik, jente hunena baizi
hartakos zerbait nahi nüke zure eskü saintüti.
|