EIHARTXE ETA MIÑAU
Sed libera nos a malo sit nomen Domini;
Vamos a cantar un canto para divertir;
Jan dügünaz gerozti xahalki huneti
Eta edan ardua Juranzunekoti,
Chantons mes chers amis,
Je suis content pardi,
Trinquam d'aquest bun bi
Eta dezagün kanta khantore berri.
Jente hunak erranen deiziet mementin
Nik zer ikhusi düdan Pauerako bidin:
Eihartxe et Miñau aski aide gaitzin.
Nihaurek ikhusi tit Belereko hegin,
Hamarna lüs eskin,
Jokhatzen beitziadin
Zuñ lehen jun bidin,
Eihartx'huñez eta Miñau zamari handin.
Oren baten bürüko, Ganera ziradin,
Miñauren zamaria eñhez ezin bestin;
Eihartx'aldiz juaiten galopaz aintzinin,
Bagoz eskalanpuak handirik beitzütin.
Arueit handi zin,
Ganeko pabatin,
Sü jauzerazten zin:
Miñau gaizuak hamar lüs aisa galdü zin.
Gero zütien lanak, Pauera zirenin,
Hanko Proküradore ta jüjen aintzinin,
Eihartxe aisa mintzo diharia beitzin
Miñau ere bai triste, frank'arrazuekin.
Ais'obtenitü zin,
Tribünal zibilin,
Eihartxek bai ordin:
Miñau gaizuak prozesa ere galdü zin.
Pauko kuntrolür jaunak zer lana egin zin,
Eihartxeri bilhutaik lothü zeionin!
Berak ere pelüka, bertan lürrian zin,
Bi beharronduetan Eihartxe ilhagin!
Bertan phentsatü zin
Zer egin behar zin
Eihartxek bai ordin:
Papera kuntrola-erazi mementin
Etzatekin dolügarri kuntrolür jauna,
Behar ükhena gati kuntrolatü papera:
Behar ükhen diozü orano audela,
Berak abantzatü ehün libera,
Eihartxek ezpeitzin
Beharrüne handin
Paperaren ordin:
Amandalako edo persegitzeko phüntin.
Bena Eihartxe, nula gizun galant beita,
Satisfatü dizü kuntrolür jauna;
Kado bat egin diozü zerbütxü sarila,
Diharü ederretan ehün libera,
Abertitü bera,
Aurhide bezala,
Eztakhion fida:
Bilho thirakan aisa bürüzagi dela!
Pauko kuntrolür jaunak etzian phentsatzen
Eihartxeren phasta zertaz eginik zen.
Khalamü hariz ala hede larrüz den:
Buhame kasta dela dü opiniatzen;
Deio hitz emaiten
Zinez segürtatzen
Etzola lothüren;
Sobera lotsa dela basa gizunen.
Eihartxe phüntü hetan, inkiet ere zen
Hiru lan gaixtorik hasirik beitzen:
Emazte gaixto baten galant-eraziten,
Prima khexakor baten ema-eraziten,
Auher handi baten
Agüdo erazten,
Eniz estonatzen:
Hainbeste lan sobera da gizun baten.
Eihartxe behakhigü et'erragük bertan
Eia zertan hizan hiru lan hoietan.
Ari hiz izkibatzen huraren gañian,
Azkarki traballatzen bena auherretan.
Ütz-ezak oithian
Mihisia plegian
Gaizak dien lekhian,
Eta hihaur bizi nunbait bazter batetan.
Lui
Nik baditit bost küñat braborik halere,
Sekurs handirik beraieki beitire.
Hek ere goraintziak igorten deiztade,
Phiper eta minagre oliorik gabe:
Nik haier deüsere
Ezpeitüt deüsere
Nihauenik ere:
Hatik desir nikezü ereiñak bil balitzade!
Elle
Pauko kuntrolürrak eztik erran gezürrik
Basa gizuna zuñ den, harek badakik.
Iratin ta Arbotin hik badük lagünik,
Nuizpaiko paganuer plazak idokirik:
Ez, hire ereñik
Eztiagü beharrik
Khen-hakhit hebetik,
Eta gero hantik güti igor berririk.
Lui
Enaiñ ez igorriren, hik ni, Iratirat,
Ez Holtzarterat, gütiago Arbotirat;
Ni sarri jinen beniz Eihartxialat,
Eztütün, ez hik, han manhatüren bestak.
Hitz-emaiten deñat:
Nik han matütiñak
Khantatüren tiñat.
Ezpeitü balio emaztek egin senbladak.
Elle
Etzena izigarri balia, Jinkua,
Emazte erho horiek egin senblada?
Zaragolla hobenak haienak zirela?
Gizunentako aisa nausi zirela?
Kapiten arrasta
Gizonen bitalla
Aski franko zela!
Bena aurthenko huntan trunpatüren dira.
Lui
Bas'arhantzia lilitzen arhantz'hunareki
Haren frütia huntzen da gaitz bethi.
Üzten hait mintza hadin zeküriareki
Pheti behera beita ingoiti Üharreki.
Esparantxareki,
Denborareki
Jinen zaital'eni
Emazte galant bat eginik phasta gaxtotik.
Elle
Egün hun Jan Pierra zü ene senharra!
Jinkuak egün hunik hanitx deizüla!
Gaxki bizi beikira dakizün bezala,
Orai gitin iseia, gü kunbertitzera
Adora Jinkua,
Irabaz zelia,
Lüze da denbora
Beste mündian eternitatekua.
Lui
Hunki jin ziradila, prima anderia,
Zük ikhasi ahal düzü zeküria:
Kit'ezazü Phetiri jin bada beharra,
Gure gobernadore hura aski beita;
Egin da bakia
Legiaren gisa,
Gizuna nausia!
Emaztek aski die haier behatzia.
Elle
Nik badit abis hunik emazte lagünen!
Susmis izan ditian gizun brabuen,
Lotsa eta beldürti bai aldiz kokien,
Haien gobernatzia eztela emazten,
Flakia azkarren,
Praubia aberatsen,
Emaztia gizunen,
Bortxaz ere direla susmis izanen.
Lui
Hik badün abis hunik emazte lagünen,
Nik ere badiñat gizun ezkuntzekuen:
Eztitin sober'ebil primer khort'egiten,
Gibeletik manduer bastaren ezarten;
Mando gaxtuaren
Üzter ostikuaren
Süstut ferradünen,
Bena lotsago izan prima handiaren.
Ni izan niz hebentxe taka agertzale.
Areta nik banüke bai nihaurk ere,
Ziek behazaliak imit'ez nezazie:
Josafaten badate heiagor'egile
Gü jüj'izan gabe,
Jesüs han dateke:
Gütiala bere!
Ordin batüzkegü aski nurk guriak ere.
|