ETXEHUNEN KHANTIAK
Version de Mündian malerusik
tirée du manuscrit des frères Chaho
et appartenant à M. de Souhy
Mündin hanix malerus araus bazirie
Bena ez ni bezañik ihur beharrere
Ene emastiaren nahiz izan jabe
Gaxua jarririk niz ihun lürrik gabe.
Desertüko ihisik gizonen beldürrez
Prekauzionatzen dira gorde beharrez
Hurak nik imitatzen gaxua nigarrez
Ene bizi tristiren konserbi beharrez.
Hamar urthe huntan bizi niz esklabo
Erdiak gastellian, bestiak gaiskigo
Jeloskeria baten süjettetik oro
Nahi gabez izan adarren sorhaio
Hogei eta bi urthik konplitü egünin
Hartü nin emastia ene zori gaitzin
Erraiten ahal beitüt, izan zaitala jin
Ene ürkha bülhürra, beraren alzopin.
Ezagütü ninian, nurnian erozi
Nahi ükhen nin borxaz korrejierazi
Bere jabe puisantak hari althe jalki
Eta ni inozenta gastellin etxeki.
Ene absenziari agertü aproba
Zuñen fidelki zian eraman denbora
Harek eni doblatü bihotzeko herra
Bai eta ere kausatü galtzeko malhürra-
Ene isterbegia bahü ene etzaia
Therrestatü gabe ene emaste flakia
Bestek eraman dik hik behar kolpia
Bena küpera diok orano hartzia.
Hire libertinajik eraman din suita
Hire ganat gogatzez ene emaste flakia
Galdü dük bi etxalte bi gizun gallant
Bai eta ere thonatü hirur leñü xarmant.
Ene lagün maitia eta flakia
Libertin batek deizün nahasi büria
Gallerazi naizü ni eta etxaltia
Malerus errendatü oro familia.
Hamar urthez deitazüt eman bürian min
Haietarik bostes etxeki gastellin
Sekursik egin gabe nahiz han hil nendin
Halako emastia nurk sofri saietzin.
Ene aita krüdella anaie desnatüratik
Aberastü zideie ene malhürretik
Prozesak eman eta ni kondemnerazi
Baieta arte hortan bi etxalte ebatzi.
Ene sorte tristiri gizon gastik zo
Eskuntgei bazirie es izan esklabo
Emastik ükheitekos nik bezain khario
Egin ziteie aphez edo jun soldado.
Musde Harixabalet jaun erretora
Etzünin idereiten, ogendün zure lloba
Arauz sinhesi düzü ikhus undun obra
Jauna begira ezazü zihaurenekilan.
Besten penitenzia deitazüt eragin
Ene etzaia exen, ni aldiz gastellin
Nik deus nütinen jaten, etzaten ene ohin
Orai aldiz nabilazü goziarekin.
Adio haur maitiak, gaxo ogen gabik
Aitak eta amak triste ezaririk
Estetzatziela jarraiki haien exenplik
Zien prüdenzietzas imita Jesüs-Xrist.
Barkoxeko lürretan ez xerka Etxehun
Haren atzamailiak beitabiltza undun
Bere kantoren hunzen arida igelun
Halako olhalterik espeita Ziberun.
|