DESERTÜKO IHIZIK
(d'après le manuscrit Péria. Musée Basque MS 64-9)
Version manuscrite de 1833 du poème
Mündian malerusik
Desertüko ihizik, Badabilza gordes
gizonen arrakontrik, galditzan Beldürres
nik hura(k) imitatzen, gaxua nigarres
ene Bizi tristiren, konserbi beharres
Hamar bat urthe huntan, Bizinis esklabo
erdiak presuetan, Bestiak gaiskigo
jeloskeriabaten, süjete(t)ik oro
nahi gabes izan, laiduen sorhaio
Hogeita Bi urthiak konplitü egünin
hartünin emastia, en(e) zori gaitzin
erraiten ahal Beitüt, izan zeitala jin
ene ürkha Builharra Beraren alzopin
ezagüttü nianin, zer nian erosi
nahi ükhen nin Bortzas korrejierazi
Bere jabe puisantak, hari althe jalki
eta ni inozenta — gastelin etxeki
ene absenziari, agertü aproba
kuiñen fidelkizian eraman denbora
harek eni doblatü, Bihotzeko herra
Bai etare kausatü, galzeko malürra
ene ister begia, Bahin emastia
herrestatü gabe, ene flakia
Bestek eraman derik, hik behar kolpia
Bena kübera dirok, orano hartzia
Hire skandalak, emandian suitan
ene lagün flakia, ingana ezan
galdüdük bi lekhü, bi gizon galant
Bai eta thonatü, hirur leñü xarmant
ene lagün maitia, eta flakia
Libertibatek deizü nahasi zenzia
hares ni galerazi, eta etxaltia
malerus errendatü, oro familia
ene espüs khexia, nik egin ogenes
hori düzü zauria, estaitiana hers
herrezda sen(d)otzia, ahastera üstes
eta nabastarrien, algarri pharkatzes
Hamar urthes deitazü eman bürian min
haietarik Bostes, etxeki gastelin
sekursik egin gabe, nahis han hilnendi(n)
halako emastia nurk sofri saihetzin
Hamar urthes estüzü, nigati sofritü
ene osaba jauna, kausa izandüzü
nitan izan espalis, jindena agertü
Behar Beitzünükian, gastelin finitü.
musde haritzabalet, jaun erretora
etzünin etxekiten, ogendün lioba
araus sinhexidüzü, ikhus ondon obra
jauna ezarizozü, zihaurenekila
Besten penitenziak, deitatzü eragi(n)
ogendünak etxen, ni aldis gastelin
nik deusnütinen jaten, lotzen ene ohin
ene desohuratzen, trankilitatin
ene zorthe tristiri gizon gastiak so
eskon gei badüzie, ez ezar esklabo
emastik ükheitekos, nik Bezain khario
egin zitaie aphes, edo jun soldado
emasten dohaina, Bethi birjina
agertzen etzaieno, üsta ereina
enin ezagütürik, haren ekhospena
sonja ez ereitia, datila hobena
Jüstizia züere jüstozirade
püsantak zaitzü xahü goithiak kupable
zure jügamentiak, halako dirade
nihau etxekinaizü, Borogazale.
hanits minzatü nüzü, exaien kontre
nahis estüdan erran, gezürrik batere
Bena ene ogenak Badütüt nizere
jinkua dakhigüla agi pharkazale
adio ene haurra(k) gaxo ogen gabik
zien aita etamak, malerus ezarik
estitziela segi, amaren exenplik
zien prüdentzietzas, imita Jesüs Xrist
Barkoxeko herrian ez tzerkha etxahon
haren hatzaman nahis, zabilzanak ondon
Bere khantoren hunzen, arida igelon
halako olhalterik, espeita ziberun
fin du copie des chançons ci dessus
mentcione topet dit etchahon
(au crayon) Legouvé parisekoa
libürü egile handi
bat hünat jin
beharra atzo
zenbait bersü
harendako.
|