GAZTALONDO HANDIAN
Gaztalondo handian agitü niz arrotz,
Apaïdü bat egin düt ezpeitzen gorgotz.
Untsa barazkaltüren nintzala nintzan botz,
Khümitatzalia aberats nilakotz
Zopak nütin arthoz,
Salda ahül gatxotx
Godalia hur hotz,
Eta hetaik landa bi pattako erhotz
Zopa jan nianian ni alde orori so
Zer othe ükhenen nin pattako hekiko.
Etxeko anderiak ekharri zin artho,
Ezpeitzian ogirik apaidü hartako.
Zieta nin sakho,
Gathülia manddo,
Kullera zurezko,
Tahalla beltz ta xathar bat lunjeratako.
Etxeko anderia aberats zira zü,
Jenerus ere bai arrotza handi badüzü;
Bena nahi bazira izan uhuratü,
Eztüzü ez behar txipiez trüfatü,
Zük botella hartü,
Bester butillatü,
Haier ez eskentü,
Holako kunpañetan eniz oano heltü.
Bazkari' ürhentzian bi paper nik hartü,
Bazkaria beitzeitaden hitzeman phakü.
Zük etxekanderia, ordin ardu hartü,
Orori butillatü, eni ez eskentü.
Nik hura galthatü,
Nahiz ardu hartü,
Zük ez konprenitü;
Hartakoz laur berset hoik ükhen dütüzü.
|