AMODIO GATI
1854
Eni zeitanak behatzen dü entzünen
Iraxibauko semia nula hil den;
Etxandi Garindañek beitü eho Maulen
Merkhatütik etxerakuan biden gañen.
Luistto hori zen merkhatin deseñ hunin,
Bere etsaiareki nahin baken egin;
Aihaltü ziren algarreki Xaxienin
Eta etxerat abiatü destenorin.
Hiriti jalkhi zirenin hasi ziren
Ihur etxakin zer gatik aharratzen,
Bena Luisttoren botza bertan ixiltü zen
Hamahiru nabela kholpü beitzin ükhen.
Hilari entzün zeren hau erraiten:
Intsolenta, zer süjetez, naik ehaiten;
Arrapostia, ehait eho bai ehoren,
Haboro ene kuntre ehiz mintzatüren.
Gaia oro igaran zin ertzik eskin
Lehen igarailetarik sekurs nahin;
Bena hura hara zeneko zen hil phüntin,
Hari bortxaz erran ziozün nurk eho zin.
Hel zakhitzat, paseiari goiz jeikia,
Eta ikhus ene khorpitz blesatia;
Bestek egin beteitadie ehaitia,
Zük othoi, egin izadazüt señatzia.
Iraxibauko semia, kausa zer zen?
Nulaz hain etsai krüdela zure bazen?
Gizunak behar dizü ükhen hanitx ogen
Hainbesteretan lanthatzeko nabelaren.
Etxandi Garindañe nin khexü bethi,
Haren amoria benin nik askazi;
Nik hari erran ezkuntiak litzan ützi,
Hitz horregatik eho nizü hañ Krüdelki.
Posible deia, Etxandi, hi hañ handi,
Hik othian egin dian krima hori?
Bizia deronak idoki personari
Beria ere zor diala, orhit hadi.
Zazpi haurren aita baten kolore zen,
Emaztia zialarik bizi etxen,
Amore gatik ari zadin gizun hiltzen;
Satan etzen hareki gaxki libertitzen
Etxandiren anderia, orhit hadi
Nur gatik egin izan den hiltze hori,
Hire gatik hil izan dela hire kosi,
Arima nahi zeñalakoz salberazi.
Orai jüstizietan, krima handik
Kreditak dütienek pharkatürik
Eta praube jüstuak aldiz pünitürik,
Pilatüs üdüri beitira oraiko jüjik.
Berset horien egilia jüjen gati
Presuntegian egon da injüstoki
Eta galdü bost etxalte haiegati;
Zunbat jüsto den jüstizia phentsa horti!
|