COMPLAINTE HEGILÜS
1848
B. N. Paris — Yo 259
KHANTORE BERRIA
Bi berset tristerik huntzentüt, süjeta beitüt ikhusten,
Arrokiga hegilüzeko jaun anderen, hilzen gañen.
Beren barrio keheillan, asasinatü beitzütien,
Eta ihurk ez jakintü, haien erhailia nurzen.
Sehan emaste galant hurak, hil beharzien goizian,
Merkhatialat juaiteko, ziren nezesitatian,
Bai eta juan ützirik, dendaria bera etxian,
Eta beren erhailia, hek etzakien lekhian.
Merkhatüti jiten ziradin, ez phenzatzenzielarik
Burreba haidürüziela, etxe khantian gorderik
Senharrari hauxezeren, helzian büria lehenik
Gero emaste gaxuri, ihesi juittenzelarik.
Exaiak hatzamanzianin, oihü eginzin emastik
Nurbaitek erho nahi beinai, jenebieba helakhit!
Jenebieba jinzeion, bena ez harez profeitürik
Zeren ordükos beitzian, ezari hil ürhentürik.
Jenebieba jun izanzen aizuen abertitzera,
Hegilüzek erhoziala, emastia erraitera.
Aizuak laster junziren, emaste gaxuri helzera,
Bena hurak jin gabe jun, bien erhaile krüdela.
Jenebieba nuren odres, hits falsü hau erranzünin,
Aizuer eta jüstizia, hegilüzila jinzenin.
Senhar hil batek ziruala, erho ahal emastia
Gero beraren büria, emastia erhozinin.
Jüstiziak espeitzerizün, nahi egin sinhestia,
Senhar hil batek ziruala, erho ahal emastia
Eginzerizün bereki, presuntegilat eruitia,
Bena ez züri eragin, erranes khanbiatzia.
Etzüzün ez kadet hegilüs, emastiren erhailia
Sobera zizien algarren hek amurio handia
Bainan bai besteren odres, atzioneren egilia
Bestela jakin günükin nurzatian kupablia.
Dihariak eragitendü, mündü huntan hanitsgaiski
Eta krimak fundierasten, mündü huntako jenteki;
Bi heriotze egina, zük hala tükezü haieki:
Bena loxa izanzite, estiradin jinkureki.
Kain ere etzian jinkuak, mundias pünierazi
Bena bai haren kitatzian, ifernialat egotxi.
Areta harek etzian egin heriotzebat baizi;
Biga egindükianak, zer behardü egürüki?
Hegilüzen erhoraslia, orai zuri nis minzatzen
Nahi bada ezinzütügün, nik ez bestek izentatzen
Zük eragindüzün krima, beiteizüt nik klarki erraiten
Etzükiala tigriak, ez lehuak egin ükhen.
Bi persuna ükhendütüzü, insolenki galerazi,
Zure esküti etzienik heriotzia merexi
Eta haien erhailiren arima zihaurenareki;
Bena kupabliagua züzirate jinkureki.
Mündü huntako jüstiziaz diradinak pünitürik
Beste mündialat badutza, bere krimes garbitütik,
Bena ziek beitziraie junen haiek theiü ützirik
Berhartüzie pünitü, salbalzekos zien bürik.
Nurk nahi erhodin hegilüs, eta haren lagün huna
Nahis haienaren edeki, edo haier zinas haina
Bestek egin bekhatiek, espeikitzakie gü dauna
Ditzagün hen faltak ützi, eta gurik examina.
Hegilüzi beraren hunak, bizia khentü balero
Hares kupable lizatinak, nula goza ahal liro
Eta haren bekhatia, jinkuak nula pharkadiro
Igaran balezaere, nigarres denbora oro.
Gizon gastiak egizie, berset hoien khantatzia
Eta ez hoien süjetaren lanjer handian jartia
Bere krimak beiterie egiten barneti jatia
Galerazi beiterie, zelialako tritia.
Jinko jauna zük bekhatores, harezazü pietate
Eskandalak eta beharrak, galzen beitü hanits jente
Kantore hoien süjetek ere bazükien berthüte
Izan balira aberax, eta fortüna hen althe.
Topet-Etxahun
Bayonne, Imprimerie de P. Lespès.
|