MUSDE RENAUD
(1850)
B. N. Paris, Z basque 69 et Yo 19
Chansons dédiées à Mr Renaud, représentant du peuple
Par Etchahon de Barcus
Barkoxerik heltüniz, doneguanera
Musde Renaud zuretzat, eginik bi kobla:
Zure fama handia, heltü beita hara,
Zü idüri süjetik, Franzian estela
Hain ürrikaldianik, persuna beharra
Jente xehek zintügün, egin depütatü
Beikanakin haien, hun zinatila zü
Zure lagünètako, güntinak haitatü,
Zü zinen sistimako, balira, gerthatü,
Espeitzatin Franzian, hainbeste thürmentü
Felizitatzen deizüt fama, musde Renaud,
Pariserik zirena, jin berri orano.
Bainan hurra jin zaitzü, lehen zihaü beno,
Hanko Jaünak bagintü, zü beizain hümano,
Eskiniroiala haz, hainbeste tirano
Pariseko senbladan zük düzü fierki,
Jente nekez bizien intresa etxeki:
Bainan zure lagünak ez kunbertiazi;
Espeitziren zure berthütiareki,
Berak untsa beitira, paubres axol güti.
Bizi ziren gaxua, zure trabaillüti,
Othoi bethi jinkua, Renaud dadin bizi:
Eta depütatien, berritziareki,
Hüra bezalakuer, eman botzak bethi,
Nahi baditüzie, zergaz gütirazi.
Departamendü huntan, etzen Renaud baizik,
Hamar depütatüetan, paubren hunik jalki:
Bainan hura estie, berzek gaistorazi,
Espalira nunbrian, hurak izan naüsi,
Gure zerga handiak, zitükian jaixi
Renaudren berthütiaz, niz orai minzatzen
Persona aberaxak, nahiz segi detzen:
Nahits huntarzün badü, hanitx irabazten,
Eta halere hura sobreki bizitzen,
Gero soberatia beharren phartitzen.
Aberrax gora, eder, gaste, habil hardit,
Balakuetan hunest, güti ikhüstendit:
Bainan zü musde Renaud, hala zirelarik
Ezteretzü egiten, ihuri khorterik,
Aroüs nahi düzü, segitü Jesüs-Xrist.
Musde Renaud erretzü üsatü bezala
Depütatü lagüner, bil hundun senbladai
Tabak eta arduak, ditzagien libra,
Eta komünetako, bazka et egürrak,
Beste mündian berak, esditian erra.
Barcus, le 30 octobre 1850.
Etchahon
Bayonne — Imprimerie Foré et Lasserre Rue Orbe 15
|