www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Bertsoak eta kantak
Pierre Topet, «Etxahun»
(-1862), 1946

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio informatiko honen egilea: Josu Lavin; Urkiola, 1-1C 48990 - Getxo (Bizkaia)

 

aurrekoa hurrengoa

BI BERSET DOLORUSIK

 

Bi berset dolorusik nahi dizüt khantatü,

Plazer düzielarik, jente hunak, behatü.

Berrogeita lau urthez ni izan persegitü,

Nun etzaitadanian familia jelostü,

Oroz arnegatürik nahi nüzü phartitü.

 

Ene persegizalen lehen süjeta zer zen,

Eskrüpülariekin dereiziet erranen:

Aita batek taka hau zian bere haurraren,

Haren egiteik gabe ni amak sorthü ükhen,

Ezpeinitzeion aski jiten zeiztan primajen.

 

Ene gazte denboran ez lagünak bezala:

Hurak txostakan eta ni nigarrez ardüra.

Entzünik egüzaita aitak bildü zeitala

Bere hiru etxaltez ene desprimützera,

Hüllan ezarri nintzan fi-gaxto egitera

 

Hartü nin emaztia aitak desiratia,

Ustez ükhenen nian halaz haren bakia;

Bena egin zilakoz haren althe jartia,

Eginerazi zeitan funtsen partajatzia,

Presun jan erazteko amak ützi phartia.

 

Bost urthez presuntegin egon niz inozenki;

Emaztia xalanteki, harez nintzan jelosi.

Anaie batek zeitan bi lekhü ordeñüz ützi,

Ber denboran aurhidek hurak fraudaz ebatsi,

Haren ordeñü huna beitzien hautserazi.

 

Ni Ajenan bi urthez, libre nintzala ustez,

Bena aita orano ez ase mendekatzez;

Jaun horier galthatü ükhen otoritatez,

Presu begiratzeko librantxaik ükhen gabez,

Eta ere edüki hamar bat hilabetez.

 

Ni Ajenan libratü, etsaien artin sarthü,

Hunak galdürik, haurrak dohakabe baratü,

Eni hen ikhustiak odola alteratü;

Atzione triste bat süjet hartarik heltü,

Harzara jüstiziak ni berriz presu hartü.

 

Gaztelin nintzalarik biziaz etsitürik,

Promes bat egin neion sendo nahiz Jinkuari,

Kitatüren nütila hunak eta uhuriak,

Mündü huntako plazerak, haurrak ta emaztia,

Bai eta segitüren zelilako bidia.

 

Hamasei jakiletan zortzi falsü banütin,

Her behatü balira galtzia segür beinin.

Zelüko Jinko Jaunari promes neron egin,

Ezarten banündian jaun haiez libertatin,

Enintzala egonen ene etsaien artin.

 

Bost urthe igaran tit prozeskan tentatürik,

Bihotzez enialarik herria kitatürik;

Ene haur maleruser zerbeiten ützi nahiz,

Bena ezin izanez deüsez satifatürik,

Orai arren banua oroz arnegatürik.

 

Nik dütüdan xangriak ene eskandaleti,

Ezpeinintzan ebili Jinkuaren bideti:

Deliberatü ükhen dit juraitia pelegri,

Adio sekülakoz erranik herriari,

Haurrak deitzodalarik gomendatzen Jinkuari.

 

Zelüko Jinko Jauna, hau düzü mementua,

Kunplitzen betereizüt egin neizün botua,

Kuntre nian denboran ene lagün gaxtua

Zük hedatü zünian ene althe besua,

Bestela presuntegin hil behar nin, gaxua.

 

Pharkatzen dit etsaier eni sofri-erazler,

Hala nula beiteie Jinkuak egin berer,

Bena eztit pharkatüren eniak dütiener,

Nun eta eztütien errendatzen ene haurrer,

Berset horrez mintzo niz küñat eta aurhider.

 

Ene lehen aizua, hi, eskandal gaxtua,

Orai khentürik dükek ene ephantxügua:

Kita-ezak ingoiti ene espusa gaxua,

Badik bai hire ganik aski malerusgua,

Eztizoiala gal-eraz senharra ta Jinkua.

 

Adio ene lagüna urthuki nündüzüna,

Pharkatürik dükezü eni egin ogena.

Edükazü prüdenki alhargüntsen züzena,

Haur trixte hoier egin ahal diokezüna,

Beste mündian gitin oro hel algargana.

 

Musde Alkhat Barkoxe, zütan dizüt sinheste,

Zuri egiten deizüt ene photerez trite,

Ene haur maleruser aita jar zakhitze,

Trite haiez balia haien etsaien kuntre,

Zure karitatia Jinkuak orhit düke.

 

Ezpiritü saintia, orfelinen althia,

Zuri egiten deizüt haurrez gomendatzia;

Etziezü mankatüren haier trixte izatia,

Zük erakuts-izezü saintüki bizitzia,

Beste mündian dezen ükhen alagrantzia.

 

Abelen denborati eta süitan bethi,

Jinkuaren haitatiak ziren kürütxiareki;

Bena ezarten zütin konfidantziareki,

Mündiaren huñ petan zaudelarik ümilki,

Hitz hoiez haur maitiak orhit zitaie bethi.

 

Eztizüt nahi hunik ez eta uhurerik,

Mündü huntan gozatü, Jinkua bera baizik.

Adio arren ene hunak bai eta uhuriak,

Askazi, adixkide, haurrak eta bestiak,

Oro üzten zütiet, segitzeko Jinkua.

 

Ene alhaba bakhotxa, etxekan üsatü kondüta,

Küñater beria eman, haurrer Jinkuren kreinta;

Senharraren hun izan, zaharrak errespeta;

Plega hadi gazteti nahi gabe orota,

Gaizkiren beldür izan, Jinkua guri so beita.

 

Adio Barkoxtarrak, zahar eta gaztiak

Heben jente praubiari ürrikal zidienak;

Zien gomendietan, üzten tüt ene haurrak,

Ihuren sekursik gabe diren malerus hurak,

Jinkuak badakike ziek egin hunkiak.

 

Ene haurrak adio, seme alhabak oro,

Josafateko sorhun arrakuntra artino!

Ükhen izozie bethi Jesüsi amodio

Heben ükhena gatik aphür bat eskarnio,

Han sendotüren dira zien zauriak oro.

 

aurrekoa hurrengoa