www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Bertsoak eta kantak
Pierre Topet, «Etxahun»
(-1862), 1946

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio informatiko honen egilea: Josu Lavin; Urkiola, 1-1C 48990 - Getxo (Bizkaia)

 

aurrekoa hurrengoa

BELHAUDIKO BORTIAN

 

Belhaudiko bortian Organbidexk'olha,

Bere deskantsiala han ardiak alha,

Goizan tie igorten olha-pen behera,

Artzañ-hor gaixua gida eman eta,

Arratsen ützül ditin gomendatüik untsa.

 

Artzañ hurak zütien ardiek trunpatü:

Goiz batez juan eta arratsen ez sarthü

Merkhatzale ziradin hurak abiatü

Ilhiak zütiela behar engajatü

Eta jarraikile bat hunik akordatü.

 

Otsogorrin behera ardiek, lasterka,

Zalhe igaran zien Gaztanbid'ühaitza;

Besarkagiala baikoz baraxtü ürhatsa,

Bide handin bathürik Arhaneko tropa,

Han ziren artzañeki jarri mintzatzera

 

Artzañez mehatxüreki galthatü ardier

Nurat juaiten ziren ihesi nausier;

Haiek arrapostia ezta hanbat eijer,

«Berrien iruitera baguatza Pettarrer

Ahatzerik girela gure artzañ jauner».

 

Artzañ horiek zien ardier galthatü

Eia eztienez ihur bidian barathü;

«Ttiro, Elgoihen eta Odoronda tügü

Gure igaraitian erriz borogatü

Ustez otsuek behar zien gaur gützaz aihaltü.

 

Artzañek zeren erran errespetüreki

Eia eztienez bathü Filipe Arainti;

«Bai bathü ükhen dügü Pheti Üharteki,

Biek igaraitera beikütie ützi,

Ari beitzen ebia, nahi gabez busti!»

 

Artzaiñ hoiek diezü erran ardieri:

«Otsuek jan etzitzen, emazie gureki».

Ardien arrapostia «Mila plazerreki,

Ilhiak deitziegü emanen hümeki,

Nahi badeiküzie sueñ hun bat etxeki».

 

Artzañ hoiek ardier: «Hots Arhanera!

Han izanen zidie guriak bezala».

Ardiek arrapostia: «Zietzaz kuntent gira,

Artzañ auherrekila üsatürik gira,

Entzünik ziek ere hala ziradiela».

 

Organbidexkes horik jeiki zieneko,

Ardi horik Arhanen hanko karriker so;

Bertan ziren orori hasi berri galtho,

Arhanera heltü biharameneko,

Gaian ez eginik goizan bezañbat lo!»

 

Khantoren egiliak eztizü beldürrik

Ez bortian ez etxen gal dezan ardirik;

Batño bat beitzian arras ñaphürtürik

Beste artzañ bateki adixkidetürik,

Kuntentik diagozü hura kitatürik.

 

aurrekoa hurrengoa