MUSDE LEGOUVE
(1823)
Musée Basque — Bayonne — MS 64 — 7 (Don Péria)
Monsieur Monsieur le procurur du roi les voilà
le copie des chansons que je fites par monsieur Legouvé
votre cher ami le 20 octobre 1833.
Zelüko jinko maitia, egidazü lagünzia
nahinüke bersetes partü puetetako nausia
Eta hari kunparatzeko, nik manka spiritia
parisen musde Legouve, obrak ageridirade
aita zela mündianzeno, libürü famus egile
eta semia bersulari, üropan parerik gabe
pariserik hastingara, jaun hura heltü izanda
erregeren proküradorik, egin batzarre ederra
eta plasereki hedatü, bere mahainin tahailla
musde Clerice jaunari, deklaratzera da jarri
desiratzen lükila enzün zunbait üskaldün koblari
etxahünek nahi beitzükin enzün kunpañan hits hori
musde Clerizak ditazü, lettera eskiribatü
donaphalegin nahizila, süjet hura satifatü
ene koblak enzünenzütin, nik han ükhen banü bathü
üskal herriko jentia jente jakite tzipia
espeitügü bortü hoietan pariseko talentia
bena badügü anderetan, han estien berthütia
enzündüt musde Legouve, zirela emaste gabe
andere eder aberax bat, espusaezazü hebe
parisera ziratinian, eginendeizü uhure
üskal herriko anderik, dirade izaren parik
bilhuak hoilli, begiak ordin eta ajil haien airik
ekhiak bezala brillatzen haien mathelen kolorik
jaun gastiak paseiari, zü Legouve hala ari
Bena halako anderebat, etxen bazünü gaiari
etzinateke tur de franzan nahi haboro ebili
parisen bada andere, zunbait unest beharrere
bena üskal herri hoietan, oro halako dirade
nahi bada jaun gaste propik, maitedütien hezere
Musde Legouve gastia sütilitatez bethia
khorte egüten bazeneza, enplega spiritia
zük aisa inganaziniro, herri hoietan haitia
zelietako jinkua da ororen gañekua
suit deizüt emandizazün harek zure gustekoa
haren gozatzeko loria eta gero zelükua
musde Cleriza pharkatü, espazütüt satifatü
pariseko sabantenari aldis erranenderozü
barkoxeko iñorantenak, khantiak deitzola huntü
Monsieur Monsieur le procurur du roy
je vous le lesser aux mains tierces
pour vous faire confus de mon ignorence
a presence de votre estimable personne.
Le 29 octobre 1813.
votre incapable serviteur
topet dit echahon
|