|
SARRANTZEKO SENTHORALAK
Hasten nüzü khuntatzen,
Egiaz bai mintzatzen,
Nahi dinak sinhetsiren:
Bi senthoralek nündien estoneraziren,
Debozione txipi bat en'ustez beitzien,
Ezpenintzan trunpatzen.
Khanderallü egünin,
Ekhiaren jelkh'phüntin,
Jarri ginandin bidin:
Ondoz ondo igaran Eskiulako hegin,
Lehenek egürüki Ihasik'oihanin,
Hitzak hala beiküntin.
Aitzina gira juiten,
Dona Marin baratzen,
Orazione egiten;
Arrañ bat, han, ederra ezin heltin jaten,
Indarrak hartü ondun girela juanen,
Sarrantzen mez'entzünen.
Egüerditan Sarrantzen,
Hara eñherik heltzen,
Khumentiala sartzen;
Hanti bertan elkhitzen, meza erranik zen,
Bazkal ondun güntila othoitzik erranen,
Debozionik eginen.
Arrañ beharri zabala,
Hunki jin hizala,
Gure mahañiala;
Hir'ikhustiak emaiten deitadan plazerra,
Esparantxarekila janen haidala
Ene lagünekila.
Khantore horren egilik
Etzian egin besterik;
Ez othe egin erririk;
Etzirela harek eginik
Ez eta phentsatürik
Hartakoz eztit ogenik.
|
|