BI BERSETEN EGITEZ
Bi berseten egitez nahi düt khuntatü
Aphezek nula tien koblarik trunpatü.
Khantore egitez gütie manhatü,
Nahiz Montebidorat juailik desgutatü,
Eta prima hitzaman hobenari phakü.
Bersulariak oro ginandian ari
Khantore konposatzen, nahiz prima hori.
Aphezak beiküntian gero hen jüjari
Gure berset hobenak hek beren ezari,
Eta hitzaman prima eraman guri.
Jaun aphez abill haiek zer dire phensatü?
Guri hatzaman koblak besteri zeditü:
Intertan hek hatzaman ordian bi phakü
Üskal heriko lehen poeta famatü
Seküla bersebat ezindina formatü.
Prima eraman düzün jaun aphez adreta
Eta zü famatürik ezari poeta,
Ziberuko haurekin ez koblakan jokha
Ezi hurak estira zirekin gal lotxa,
Bazinandie ere biak Arxipretra.
Etxahon Ziberuan, Athillo Laphurdin,
Bürüzagi direnak, khantore egitin,
Espeikirade beldür aphezik jindadin
Eraman deikienik hartan Üskal herin,
Jokhatüren deregü hek plazer direnin.
Jaun aphez baten da hanitx itxusi
Basa kobla huntzia ürgillia gati
Kantika egitia lizate hen propi.
Hartako bazünie espiritü aski
Ordian zünükie bai prima merexi.
Prima dian apheza estüt izentatsen,
Nun daguen erretor, ez nun sortürik den:
Bena bai Elizalat duenian, erraiten,
Has dadin hobeki han pheredikatsen,
Espeitü poeta denez erakusten.
Zelhabe Bardozeko aphez arnegata,
Aphezek gure koblak zuri eman, eta
Jari izan zira koblarien aita
Bena janen zünin gizenago sopa
Hartü ükhen bazünin haiek dien plaza
Harriet zü zirade seminarin jabe,
Bena etzirade hun koblarien jüje,
Jüjatü beitütüzü zük bersetak hobe
Xainkhü zirenak, arrimürik gabe,
Hen egilik beitsiren zure adiskide.
Berset hoiek egin tüt jaun aphezen kuntre,
Nahi bada debotak dütüdan net maite:
Bena arropa hura dinak behar lüke
Erhokeriak ütsi, ükhen kalitate,
Mündiri erakutsi ükeiten berthüte.
|