BARKOXEKO ELIZA
(1859)
Egün Barkoxen beita
Libertitzeko besta,
Bi berset khantatzen dütüt, soniareki aldika,
Jaun erretorak emanik beitüt hoien süjeta.
Gure Jaun erretora
Dügü Jaun khorpitz gora!
Jinkuak ere egin zizün bihotzez ere hala,
Bortxa ikhusirik beita harez jente aphala.
Barkoxeko eliza
Da eder den bastiza!
Erretorak fitsatürik dügü han jaunen plaza,
Ezpeitiroie haren odrez praubek hantik entzün meza.
Praube bat izan düzü
Jaun haien plazan sarthü;
Bi jaun hara jin eta hura hen kunpañan baratü,
Erretora süjet harez hüllan desesperatü.
Meza zinian hasi,
Praubia zian ikhusi,
Bi jaun handi hen artian, bere arropa txarreki,
Hantik jalki-erazlia igorri sabre bateki.
Praubia zenian jalkhi
Bere afruntiareki,
Jun zeion zerbaiten galthoz, nahiz beztitü hobeki;
Hura baratzian gorde ezpeitzin nahi ikhusi.
Praube hura da izan
Zazpi erresumatan;
Egün oroz meza entzün bi mila elizatan;
Barkoxen bezala aphezek ez tratatürik izan.
Izan nüzü Loretan,
Jakan eta Erruman,
Aita Saintiren meza entzün kardinalen kunpañan:
Arropak txar nütian eta ihurk etzeitan deüs erran.
Gure erretor berria,
Ez juna üdüria;
Harek üsü bisitatzen (zin) eri miserablia,
Eta zük elizan ere ezin ikhus praubia,
Barkoxera jin zinenin,
Ükhen zünin «hunki jin»;
Ustez süjet bat arrarorik sarthü zintzeikün herrin,
Bena emanen deiküzü plazer(a) juiten zirenin.
Alemanak beitira
Españulak bezala,
Bere pekuen mendekus eta ürgüllüz gora,
Zük erakasten deiküzü kasta hartarik zirela.
Barkoxeko neskatilak
Eginez phastoral bat,
Ezin atsolbitüz dira higatürik oski zolak,
Eta haieri sogitera jin zirenak orobat.
Aktür hurak balira
Izan düke alhaba,
Haiek egin bekhatiak pharkhatü züntükin aisa,
Edo eman baleizie present zunbait pularda.
Barkoxeko aphezak
Oro dira manexak,
Ezkiniroia oithian ükhen Ziberutar artzañ bat,
Prauben eta aberatsen afable lizatin bat.
Barkoxen besta berri
Zen lehen besta handi,
Bena ideki derezü zük muda eder hori,
Desplazer egitia gatik hanko popüliari.
Uhure hura zergatik
Düzü Jinkuri ideki?
Ala mündin ebili zenin ebili beitzen praubeki,
Eta ez zük uhuratü handi ageri baizik.
Jinkua zelin bada
Zü elizan bezala,
Lekhü haitatüz ezarteko khargü dienen gora,
Gü taula petan girate, jente gradoz aphala!
Barkoxeko kunseilian
Dira phena handian,
Aphezen ezin ezariz kuntent diren alojian:
Musde Merzi ezar-izazü zük zure jauregian.
Barkoxeko gizun gaztik
Ziren projet hartürik,
Behar ziela prozesionin uhuratü Jesüs Krixt,
Eta ez zük abunitü her egitia gatik despit.
Gizun gazte hen plazan
Ezari züntin herrokan
Haur zentzü gabe elibat jaun anderen arropan!
Bere arropek amiratürik etzien pater bat erran.
Gure Jinkua eiki
Etzen aleman kastati;
Hartakoz uhure haren etzaizü izan aski,
Süjet harez etzelakoz sorthü zure askazi.
Gure Jaun erretora,
Nuiz dükegü plazera
Zure juiten ikhustekua ez ützül gein seküla,
Eztügü nigarrik eginen azken bi juner bezala.
|