www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Bertsoak eta kantak
Pierre Topet, «Etxahun»
(-1862), 1946

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio informatiko honen egilea: Josu Lavin; Urkiola, 1-1C 48990 - Getxo (Bizkaia)

 

aurrekoa hurrengoa

ORAIKO NESKATILAK
 

Gazte nintzanian, hogoi urthetan,

Ardüra nindabilan neskatilakan;

Eta orai aldiz, ostatietan,

Diharü güti moltsan behar ordietan,

Nehork enaie ikhusi nahi kunpañetan.

 

Ziberuan bada mithil eijerrik,

Ene semia düzü bat heietarik;

Neskatilakan ere ez dü parerik

Ez eta neskatilek eztoie eztarik,

Ez dait zer nahi dien orok hartarik.

 

Oraiko neskatilek ordenariozki,

Mithilak nahi tie ahalaz jaun handi,

Jenerus eta propi, plazent, elhestari,

Ostatietan kantari, plazetan dantzari,

Gaiaz eta egünaz, bethi paseiari!

 

Ezküntü direnian, gero beste khuntü,

Ordian behar die hanitx gañatü

Hanitx gañatü eta güti despendiatü

Taharnak ützi eta dantza kitatü,

Gaiaz eta egünaz bekhan paseiatü.

 

aurrekoa hurrengoa