MENDIKO HERRIAN
Mendiko herrian Jauregiberria
Han düzü laborari alhaba lilia;
Nik entzün düdanaz, eztakit egia,
Ezpeita hura ere phenarik gabia;
Haren doloria,
Arratsan ohian
Lagünik gabia
Eta begiratü nahi bere uhuria.
Ama mintzo nitzaizü alhaba gati
Zer erraiten dereizün bere gogoti:
Ezkuntü nahi dela eztia presiski,
Eztela debeiatzen zirozü zureki;
Bena hargati
Eztakizün gaitzi
Hark errana gati
Dotia behar dila bere linjareki.
Süjet hunen ama zuin beita present,
Koblatto bat dizüt haientako huntzen;
Eder eta saje zer gaiza emazten
Persuna huntan gañen zuin beitüt ikhusten;
Dohaiñ hurak zeren
Arraro diren
Mündian edireiten
Has gitian Jinkuaren erremestiatzen.
Khantor' egiliaren gajia zer den,
Kobla huntan dizüt esplikatzen:
Zirekila lotzia eztizüt galthatzen
Zeren ni beniz beldür emazten arropen;
Kotapek zeren
Benaie lehen
Usuki ükhen
Kolpütto batez nüzü zire ganik kuntent.
|