BERTSO BERRIAK
Milla zortzireun irurogei ta
seigarren urtian guaz,
bertso berriyak jartzera nua
munduko pausa galduaz;
bire gaiztoko galaniyarik
ez artu geren buruaz,
anima garbi para dezagun
mantxa guziyak kenduaz.
Zeruko Aita, zure biar naiz,
eskatzen dizut graziya,
fede santura biurtu dediñ
dudan daguen guziya;
oponiyua bire askotan
zabaltzen dago asiya,
etsai gaiztuen atzaparretan
tentaziyuak josiya.
Nere burua santu egin ta
ez naiz asiko ezertan,
guziyak gera pekatariyak,
ezta dudarik orretan;
asko desioz engañatzen da,
bestiak berriz obretan;
fede gaiztoko mandamentuak
animarentzat sobretan.
Aita Santua Jaungoikuaren
urrengo agintariya,
mandamentuak nola guardatu
erakusteko jarriya;
muundu guziyan predikatzen du,
au da fedeko egiya,
aren kontrako pekatariya
dago lastimagarriya.
Nola biar dan dakigula're,
kontra gabiltza erdiyak,
aditu eziñ litezkeenak
mingañaren pikardiyak;
mundo ontako interes eta
egun engañagarriyak
konsideratzen jarrita negar
egiñ lezake arriyak.
Etsai gaiztuen tentaziyuak
ezpaninduke josiko,
pekatuaren lasatasunak
nuke adieraziko;
gorputzak diyo biziyo txarrak
ez dituela utziko,
gero anima kondenatua
eternidade guziko.
Jaungoikoaren kontra gabiltza
gerentzat zori gaitzian,
fede au eziñ sarturik nabill
jendiaren biotzian;
Barrabas bere Satanasekin
presente eriotzian,
egun bi emen gustora pasa,
infernurako iltzian.
Gorputza il da anima bizi,
arentzat mantxa gaiztuak,
orra munduko Indiyak eta
interesaren gustuak;
zenbat dirade komeni eztan
moduan aberastuak?
eternidade guziyan gero
tormentu kruel estuak.
Zer izango da pena geiago
anima baten galera?
enterratzen du kalabozora
etsai gaiztuen aldera;
denbora juan ta ezta biguntzen
Jaungoikuaren kolera,
sententzi ori jakiña dago
deskuidatutzen bagera.
Utzi munduko arinkeri ta
bire gaiztoko pausuak,
nola diraden esaten digu
Jaungoiko amorosuak,
gorputzagandik apartatzeko
pekaturako lazuak,
betiko pena izan eztezan
gero anima gaisuak.
Jolas oiekin biotz gogorrik
ez baldin bada mugitzen,
iruritzen zat salbatutzeko
bire gaiztoan gabiltzen;
damutasun bat artu dezagun
asi gaitezen umiltzen;
guregatikan lastimagarri
Jesus gurutzian il zen.
Tunika zuri penagarri bat
jantzi ziyoten soñian,
azotaturik burlatu zuten
berak nai zuten añian;
iltzeko jarri ama negarrez
gurutziaren oñian;
ainbeste pena sufritu zuten
Galbarioko gañian.
Guregatikan pasatu zuen
eriotzako ordua,
iltzez josi ta gero arantzez
egiñ zioten korua;
au da zeruko eta lurreko
gauza guziyen burua,
zure legia burlatutzeko
zeñek biar du gogua?
Ai, nere Jesus redentoria,
maisu bat obeditua,
etsai gaiztuen eskuetara
iltzeko errenditua;
gure anima izan derilla
tribunalera deitua,
damu det, Jauna, biotz guztitik
bedori ofenditua.
Pekatariyak izan bagera
geren animen kaltian,
damutasun bat artu dezagun
munduan geran artian;
Aita San Pedrok sartu gaitzala
zeruetako atian
Jesus onaren konpañiyara
aingeruakin batian.
Gero gloria gozatutzeko
sartu gaitezen zeruan,
beste gauzarik ez desiatu
biotzian ta goguan;
amasei bertso nere graziya
jakin dezaten munduan,
eskola gabe jarriyak dira
entenditzeko moduan.
1866
|