|
BERTSOAK JESUSEN BOST LLAGARI JARRIAK
Bost llaga sagraduen
adorazioa,
biotzetikan bada
zer orazioa!
Egunean bi aldiz
ejerzizioa
egingo baldin balitz,
au bai lezioa!
Jesus, zure bost llagak
zer nola diraden,
esaten asitzera
noa oraiñ emen;
Zeruko Aita, lagun
egidazu arren,
zure bear naiz beti
ni oraiñ eta len.
Ezkerreko oñean
dadukazun llaga,
Jesus biotzekoa,
lastimosoa da;
gu ez galtzeagatik
ori baldin bada,
ibilli-era gaiztoai
beaiegu laja.
Eskuieko oñean
daukazu bestea,
ori da iltze batez
oin biak jostea;
oi au penagarrizko
lastima tristea
orrenbeste dolore
zuk padezitzea!
Ezkerreko eskuan
daukazun erida,
asko da ekusteko
jartzea begira;
manifestoan dago,
klaro ageri da,
guztiz tormentu portitz
gogorra ori da.
Eskuieko eskuan
dezu laugarrena,
ematen dizu zenbait
oñaze ta pena;
aiñ zitala izanik
etsai txarren tema,
zu zera iru iltzez
josi zinduztena.
Lanza bat sarturikan
bular sagraduan,
orra bostgarren llaga
zure kostaduan;
gurutze santu orretan
zauden estaduan
guregatikan jarri
nai izan zenduan.
Gure defensorea
zergatik zeran zu,
padezitu zenduen
ainbeste tormentu,
bizi gaitean zutzaz
akordatuaz gu,
gurutze orretatik
zaitzagun libratu.
Nere bekatua da
eralle fortitza,
zu para zaituena
orrela josita;
tristeza onetan gu
emen ekusita,
eman zenduen, Jesus,
zuk zere bizitza.
Zu ofenditzen beti
nere pensamentuz,
itzez, obraz, deseos,
iñaz eta eskuz;
nola bizi naiteke
onela deskantsuz:
anima loiturikan
badaukat pekatuz?
Ai zeñek leukakean
anima garbia
zeruan ekusteko
zure arpegia!
Oraindaño egin det
zenbait pikardia,
arren izazu nitzaz
miserikordia!
Zeruko abisoak
ditugu mandatuz,
etsaia bentzitzera
saiatzeko kontuz;
bete gaitzazu zure
bendiziyo santuz,
au gerta dakigula,
biba, amen, Jesus!
|
|