|
SAN JOSEREN ZAZPI DOLOREN BERTSOAK
Dibertsio polit bat
buruan det pasa,
iruritzen zat dala
txit ondo dan gauza;
bertso bi paratzeko
egin det ametsa,
San Joseren bizitza
kanta al baneza.
Gure Aita San Jose
zerura baño len
arotz pobre gaizo bat
bizitu zan emen;
debozio aundikoa
Aita Eternoaren,
Birjiñaren esposo
eskojitu zuen.
Birjiñak artu zuan
San Jose esposo,
familiaren karga
al bazezan jasi;
bizitza artako zazpi
dolore eta gozo
mundiari nai diozkat
kantuz adierazo.
Au zan lendabiziko
penaren astea:
aurdun sentitu zuen
bere emaztea;
gogoak eman zion
bakarrik uztea,
orduko San Joseren
dolore tristea!
Aingeruak bialdu
zion enbajada,
motibo orregatik
etzezala laga:
«Espiritu Santuaren
milagrozko obra da,
Jaungoikoaren Semea
jaio bearra da».
Bigarren dolorea
Jesusen jaiotzan,
ikusirik aurtxoa
alako pobrezan;
berak naiko etzuan
kunplitua izan,
guretzat densonrarik
ipiñi etzezan.
Desanparo onetan
zegoan pensatzen,
aingeruak aurrari
gloria kantatzen;
artzaiak beste aldetik
Jesus adoratzen,
aiek ikusi ta zan
Jose kosolatzen.
Irugarren dolorea
urrengo egunean,
Jesus jaio zanetik
zortzigarrenean;
oñazez aur gaizoa
negar samiñean,
ura pena San Josek
eziñ eginean!
Aur gaizoa negarrez
odola zeriola,
ezin isildu zuen
iñundik iñola;
aingeruak zerutik
esaten ziola
Jesus bere izena
eman zegiola.
Gustora eman zion
Jesusen izena,
egiteagatikan
jaun orren esana;
gure probetxurako
bazekien zana,
orduko San Joseren
atsegintasuna!
Laugarren dolorea,
penaren garratza,
aditu zuenean
Simeonen otsa:
Jesus onaren penak
Amaren biotza
ediratzeko zala
ezpata zorrotza.
Simeonek ekarri zion
zeruko berria:
Jesusen pasakizun
ikaragarria,
gure salbazioa
zala etorria;
San Josek artu zuan
atsegin andia.
Enemigo beldurrez
gau ta egun zebiltzen,
kasikan iñun ere
fiatu ezin zen;
deskuidoren batean
arrapatu etzezen,
Ama-Semearekin
Ejitora juan zen.
Ango idolo edo
jaungoiko falsoak
lurrera bota zituan
aur egiazkoak;
orduko San Joseren
atsegiñ gustoak,
aztu zitzaizkan lengo
penazko pausoak.
Ejitotik bueltatu
ziran Israela,
notizia artu zuen
andik bereala
Erodesen semea
errege zutela;
San Joseren beldurra
galduak zirala.
Aingeruak zerutik
aiek giatzeko
bereala esan zien
ez ikaratzeko,
etzegoala beldurrik
artean galtzeko,
Galilea aldera
erretiratzeko.
Juan ziran tenplotik
Jauna adoratuta,
amabi urteko Jesus
birian galduta;
billa ibilli ziran
berriz jiratuta,
ura pena San Josek
eziñ billatuta!
Irugarren egunean
zuten billatua,
doktorien erdian
zeruko maisua,
lurrekoai ematen
bere konsejua;
ikusi zuenean
ai zer deskansua!
Orra zazpi dolore
amabi urtean,
nunbait beti gustora
ezin zegokean;
orain gure zai dago
zeruko atean,
ia billatzen degun
saiatu gaitean.
Dolore oien onran
zazpi pater noster
egunero esatea
ez da bada ezer,
irabazteko asko
grazia ta esker;
kuidado esan gabez
ez gabiltzan oker!
Debozio onetan
segitzen duana,
konfiantza osoan
dijua argana;
guziz gustatzen zaio
eske dijuana,
bera da bitarteko
iñun dan onena.
Para dezagun bada
bera bitarteko,
berdin bere esposa,
ez du ukatuko;
enpeñu oberikan
ez da topatuko,
ez da ama baño oberik
semeaganako.
Alperrik da ibiltzea
mingañak lasterka,
biotzetik ez bada
probetxurik ez dauka;
benaz negar egiñaz
biotzetik eska,
biotzaren saltuak
gustatutzen zaizka.
Zuzaz akordatzen naiz
orduen batzuetan,
beartzen naizenean
nere pausoetan;
mundua largatzeko
ordu estu artan,
eriotza nai nuke
zure eskuetan.
San Jose amorosoa,
ai nere larria!
zuk largatzen banazu
nago eroria;
zurekin bat egiñik
Jesus eta Maria,
arren izazu guzaz
miserikordia.
Guztiz bire labañak
senti ditut emen,
ar zazute kargua
nere animaren,
adiskide izan gaitean
zeruan alkarren;
ala gerta dedilla,
biba Jesus, amen!
1854
|
|