|
BERTSO BERRIAK SENPELARREK JARRIAK
Bertso bi Euskal-erriyan
jartzeko nago abiyan,
bere andria nola dabillen
beti fanfarroikeriyan,
dantzan ta erromeriyan,
eskarmentatu deriyan;
mudatuko da agiyan.
Kantatzen bear det asi,
nola diraden ikasi;
len interesa franko banuen,
oraiñ juan zaizkit igasi;
andria daukat nagusi,
saltzia luke merezi,
iñork nai balu erosi.
Aparte bizi gerade,
ni izaten naiz mirabe;
len banituen lur da etxiak,
orain gelditu naiz gabe;
andria egin zan jabe,
ganbiyatuak dirade,
ito bear nau alare.
Andriak gaitu penatzen,
asi zait abandonatzen;
pazientziya eziñ arturik
bizi naiz ernegatutzen;
nere diruak ondatzen,
errezago da banatzen,
ez nau gaizki engañatzen.
Aizazu, Mari Aldarte:
farrandan gastatu arte,
etxiak saldu, diruak urtu;
orain guziontzat kalte;
andria daukat alkate,
errespetua aparte,
engañatua naukate.
Badauka kortejantia,
pillo bat balientia;
iñork soñurik aditu gabe
irikitzen du atia,
berak nai duen artia;
atsegin da izatia
orlako borondatia.
Ni nago morroi serbitzen,
besteren kargak berdintzen;
andria orla ametitzea
ez du legiak agintzen;
asiyagatik urdintzen
gaztiak diyo segitzen;
nork daki nola dabiltzen!
Matrimoniyo autsiya,
bakarrik nauka utziya;
gizona morroi galtza zarrakin,
andria galaz jantziya;
au gure diferentziya;
nork artu pazientziya?
nik daukat penitentziya!
Eztu tatxa bat bakarra,
mingaña dauka azkarra;
auzora juanta pregonatzen du:
«Erua daukat senarra»;
aditzen duenak farra,
ai au pena ta negarra!
asko sufritu bearra!
Lenago gabe egondu,
akordatu naiz berandu;
mundu onetan suerte onik
ez da neretzat izandu;
mutillzartu ta ezkondu,
oraiñ andria gallendu,
gaztia bear omen du.
Etxera natorrenian,
beti edo geienian,
enbusteriyan engañatzen nau
dirua senti dianian;
maleziya barrenian;
eta gero azkenian
jartzeko arren mendian!
Kontzientziya garbiya,
entendimentu argiya;
posada y café artu-emana
dauka ikaragarriya;
komerziante jarriya,
sostenitzeko erriya,
nik dakit orren berriya.
Andria daukat tratuan,
emanian da artuan;
bere bototik salduko luke
gizona iru kuartuan,
isla batera barkuan,
entregatzeko portuan;
ezta preziyo altuan!
Orra andria koplatu,
Indiyak zaizka tokatu;
gizona ondo ekusi baño
naiago luke urkatu;
iñori eziñ trukatu;
ongi nai degu bukatu:
gaizki esanak barkatu!
|
|