|
ALBAKA BATENGATIK
Dama gazte galanta bat
gure probintziyan,
alabatzera nua
egiñal guziyan;
lenago gabiltzanak
jaunaren graziyan,
orain paratu gaitu
kolera biziyan,
trata-biria on da
saldu erosiyan.
Kontuan badabiltzke
gaztiak karrikan,
egin gabetandikan
aziyo txarrikan;
dama orren pausuak
ez dira alperrikan;
iñon faltatzen bada
albaka-adarrikan,
pagatu biar degu
multa ederrikan.
Albaka batengatik
justiziyengana,
nork maitatu biar du
orrelako dama?
aita kastellanua,
emengua ama,
azal ederra dezu
Jesusek emana,
kopetako barnizak
bista badarama.
Preziso bear zenduke
albaka kolkuan,
azal ederragua du
zenbaitek orpuan;
beti irabaztia
neke da tratuan;
pasatzeko modurik
badezu barkuan,
Txinako beltzetara
obe dezu juan.
Justiziyari parte
emate ezkero,
ain errax libratzekorik
enuan espero;
kanpuan ikusita
pena zuen gero
desterruan urterik
ez degula igaro,
pezeta bana eman ta
libratu lijero.
Ogei ta lau errial
albakaren multa
pagatu genituen
Konsejura juanta;
ez daduka merkia
belar orrek punta;
nork sinistatuko du
au iñork esanta:
keja orrekin juan dala
gaztia izanta?
Orain eskarrik asko,
Mari Manuela,
uste zenuen betiko
galdu giñuela;
multa aundiyak eta
gañera kartzela
bazeniyon guretzat
falta etzala,
benturaz mintzatuko
enitzan bestela.
|
|