|
AGEDARENAK
Bertso berri batzuek
al banitza para,
motiboaz konforme
konbeni dana da;
enpleua orrekin
aberastua da,
arrua bada ere
asentatuko da,
Aizateko billeran
probestu Ageda.
Dama batek jartzia
orrenbeste lege,
nonbait egin nai luke
guziyaren jabe;
Gorputz-arratsaldian
orrenbeste jende,
ixilik egoteko
soñurik jo gabe,
Aizateko billera
Agedaren mende.
Ageda juntetako
prebenitutzian,
baten itxura emain du
plazan agertzian:
meriñekia arro
para korputzian,
illiak de rodete
biarko du atzian,
gerriya alegiña
estutu korsian.
Ageda, zertarako
zabiltza orrela
justiziya egiten
jueza bezela?
disimulatu ziteken
nola edo ala;
ezta denbora asko
esan diratela
amaren konbentuan
monja sartzen dala.
Dudarik gabetanik
gogoratu zaio
beti funtziyorako
ez giñala jaio;
beste afiziyorik
eztu oraindaño:
mutillak kortejatu
biziya duaño;
obe dezu ezkondu
monja sartu baño.
Deklaratzera nua
Agedaren kausa,
nundik-nai aginaldo
eldu zaio gauza:
zapata txarolatubak,
zillarrezko bretxa,
mantelin sedazkua,
enkajia beltxa;
dam´orren graduari
tokatutzen zaizka.
Oñak eta aztalak
ez ditu itxusiyak,
tripa ere sanua
Jaunari graziyak,
gerri kuriyosua,
bular egokiyak,
mingaña lasaitxua,
begiyak zuriyak,
oiek dira Agedaren
bentaja guziyak.
|
|