|
BURNI-BIDEAK EGITERA ETORRI ZIRAN FRANTZESARI JARRITAKO BERTSOAK
Dozena bat bertsotan
nai nuke esplikatu
zenbat estranjero dan
Españian sartu;
lanbide au oraindik
gutxi det usatu,
uts-egiteak arren
argatik barkatu.
Frantzes asko ill dala
diote Austrian
beraz ez da onezkero
frantzesik Frantzian;
danak emen ditugu
oraingo aldian,
burnizko bide traste
oien aitzakian.
Frantzes da italiano
kasta oiek nasi,
onera etorri eta
dabiltza nagusi;
pegoiari ederki
lana egin-arazi,
berak pikoarekin
beñere ez asi.
Dala listero edo
dala sobrestante,
enpleo eroso ana
geienak badute;
jornalik aundienak
frantzesak dauzkate,
nunbait español danol
tontotzat gauzkate.
Lenago etortzen ziran
ofizialeak
ziran txorrotxale ta
pertz-konpontzalleak,
titiri-mundi eta
santu-saltzalleak,
gizonik formalenak
txikiratzalleak.
Orain etorri dira
klase danetatik,
bai gizonezko eta
emakumetatik;
ezin bialdurikan
oriek emendik
ibilli bear degula
deizkiot oraindik.
Badira oien artean
gizon onraduak,
batzuek aberatsak,
besteak bajuak;
baita beste batzuek
erale majuak,
garestitu digute
beñepeiñ arduak.
Aspaldian ezin det
kendu nik buruti
urrengo grantzesada
ez degula urruti;
oiek ateratzea
gure erreiñuti
kosta bear zaigula
uste det larruti.
Ezagunak dirade
guziak trajean:
lebita ta erlojua
beti gorputzean,
pantaloi lasaiak ta
bizarra okotzean,
beñere etzaie falta
pipa bat ortzean.
Oien lenguajea
ona da berentzat,
munduan dan txarrena
nere ustez guretzat;
isasiko ez degula
sekulan deritzat,
itzik ere entenditzen
ez diot nik beintzat.
Iñori ere prendarik
ez diot nai artu,
argatik aurrerago
ez nuke nai sartu;
baña al daneraño
garbi esplikatu,
egia ez du bear
iñork ere ukatu.
Azkeneko bertsora
orra allegatu,
esan baño naiago
ez det nai luzatu;
norbaiti ez bazaio
bertso oiek gustatu,
frantzesa ez bada beintzat
bear dit barkatu.
|
|