BERTSO BERRIAK SENPELARREK JARRIAK
Agoztuaren ogei ta biyan
para dirate lazua,
kantatutzeko ia daukadan
memoria animosua,
Ondarrabian txalupa bati
gertatu zaion kasua;
bertso berriyak jartzera nua,
badago zeñek jasua.
Probentziyako gobernadore
Gipuzkoako burua,
legiak ongi dakizkiyena,
au da gizon segurua;
onen ordenaz artu genduen
txalupa bat agurua,
guziyak ala izan balute
ametitzeko gogua.
Probentziyako portu geienak
abisatuak ziran-ta,
deliberatu degu jartzia
korajetsua izanta;
alkate jaunak agindu zigun
ofizioak esanta
amabost lagun Getariyara
presentatzeko sin falta.
Amabost lagun txaluparekin
Ondarrabiyan jarriyak,
Getariyara abiyatzian
bederatzi ta erdiyak;
gure txalupa ekusi zuten
zuzen dauzkala neurriyak,
zumaiatarren kontra jartzeko
agindu zigun erriyak.
Txalupa ontzat juzgatu eta
nai bagenduen artzeko,
esan ziguten Zarautza joan ta
geren puntuan jartzeko;
zumaiatarrak izan zirala
gure kontra jokatzeko,
beldur ziraden aiek baño len
premiyua ekartzeko.
Getariyatik Zarautza joan ta
kayian giñaden jarri,
Ia, mutillak, jorajez asi!
esan geniyon alkarri;
gero mudantza partikular bat
ezpaligute ekarri...
azkenian zer gertatu zaigun
esango dizutet sarri.
Elkar artuta dudarik gabe
aitzaki billa zebiltzen,
gizon bat deika kaia gañetik
etzen beñere isiltzen;
lagun bi joanta jarri giñaden
aren esanak aditzen:
«Zuen txalupa ametitzia
eztit barrenak agintzen».
Guk beriala esan geniyon:
«Aizazu, adiskiria,
onekiñ ere ezta pasatzen
eragiñ gabe biria»;
beste batekiñ jokatutzeko
utzi nezala neria,
naiago zuen bitorioso
ateratzia beria.
Munduan askok agindu naia
badu besteren mayian,
gure txalupa, eztet ukatzen,
ona da bere gayian;
joan da urtian jokatua da
Donostiyako playian,
aurten orrela erabiltzeko
desanparatu nayian.
Askok badegu besteren ona
begiz ekusi eziña,
gure txalupa desanparatu
Ondarrabiyan egiña;
laguntzalliak izan ezkero
lijerua ta ariña,
kontrariyuak jarriko ziran
motelak izan bagiña.
Ondarrabiyan bizi gerade,
iñork nai badu ikasi;
esan goguan daukazutena,
arrokeriyan ez asi;
joan dan urtian galdu zuena
aurten gutxi galerazi,
oraingua zen orduan ere
nai bazuten irabazi.
Bizkaiatik bi ekarri eta
badira ontzat emanak,
geiago're bai guriak bañon
luziyaguak ziranak;
probentziyako portuetatik
txalupak ziran esanak,
kanpokuaren biarrik eztu
etxian ona daukanak.
Gure txalupa abilla dala,
au jendiaren mingaña!
indarrarekin artutzen zaio
urian bere tamaña;
arraungilliak onak jarrita,
patroia berriz bikaña,
bestela zeñek ondu biar du
aurten egin dan azaña?
Getariarrak ontzat emanta
oraiñ oiek debekatu,
irabazteko beldurra zuten,
bestela eziñ kejatu;
barku igualak, eskuak berdiñ,
kondeziyuak markatu,
amabost lagun jarriko gera
iñork nai badu jokatu.
Desafiyo au botatzerako
ez naute gutxi biartu,
txalupa jarri berdiñak eta
león-castillo zeñ artu;
probentziyako erri batetik
iñork nai badu agertu,
amabost lagun jarriko gera
zeñ nekezago aspertu.
Gure txalupe subiyeta da
jabiak nai du armatu,
joan dan urtian Atxularrek du
auziya bereganatu;
amasei bertso Ondarrabiyan
orrak euskeraz paratu,
obligatuta esanak dira,
ez iñor inkomodatu.
|