|
BERTSO BERRIAK SENPELARREK JARRIAK
Esplikatzera nua
asunto guziya,
kantuz jakin dezaten
Patxiren graziya;
estimaziyo txarra
nago ikusiya,
bañan ez orrengandik
ala mereziya.
Bertso bi paratzeko
artu det ordena,
Manuel Artasoro,
zuretzat aurrena:
kantuz eman didazu
makiña bat pena,
ordañak bialtzia
gauzarik onena.
Arrazoi gabetandik
esan dezun itza,
sinistatu duena
etzeguen gaitza;
oraindik ez naiz izan
zure aprendiza,
oriek inprentatzen
zertako zabiltza?
Deban jokatutzeko
giñan lendabizi,
gizon prudente oiek
dute eragotiz;
biyok alkar artuta,
maizter ta nagusi,
nere partetik eztu
iñork galerazi.
Obia zan orrela
jarri ezpazendu,
Motrikuko jendiak
kolera artzen du;
gaizki nai duen batek
gezurra esan du,
ezta gure musika
Markinan izandu.
Bat edo bi ziraden
ekustera jaunak,
erriyan geldituak
gañerako danak;
goguan daukazkite
kantuzko esanak,
kulparik gabe autan
ebilli diranak.
A pecho ta a media
bentaja neurtua,
oriyetan ninduzun
mendian artua;
zanbakera dezula
indar sobratua,
bañan ezta faltako
zeñek jokatua.
Zu Manuel Artasoro
ni naiz Olabarri,
orra errespuesta
bertsuetan jarri;
zanbake omen zaude
ona izugarri,
badakizu non naizen
nai banazu neurri.
Berrogei ta launa oñ
iru aziyotan,
arruako palanka
tira dezu ortan;
nik ere zuk bezela
aukera baneukan,
galdu nuen ainbeste
allegatu faltan.
Ogei ta zazpi ontza
gutxi gora-bera,
diferentzi onetan
ebilliyak gera;
zuk irabazi eta
neretzat galera,
bañan kantak jartziak
eman dit kolera.
Okela libre dezu,
ardua ere bai,
sozio orrek zuri
eztizu gutxi nai;
indarrian jarrita
kontrariyuen zai,
fortuna egin dezu
bizitzeko lasai.
Elgoibartar oriyek
aurtengo urtian
gustora irten dira
askoren artian;
motrikoarrak galdu
gerentzat kaltian,
zuen txanda izango da
urrengo batian.
Plazan alkarren kontra
jokatutzen asi,
arriskua zijuan
galdu irabazi;
Manuel Artasoro
orduan nagusi,
bañan kantak jartzia
ez nuen merezi.
Zerbait esanagatik
izketan elkarri,
nork jakin biar zuen
kantuz gure berri?
pasatu ez diranak
bertsuetan jarri,
ordañak aditzeko
denbora da sarri.
Bertsolariyak eztu
faltarik izandu,
agindu diyotena
kantuan esan du;
bati graziyak eman,
bestiari kendu,
utsa litzake ala
merezi bagendu.
Debatik asi eta
etxera bitarte,
diruz desafiyoka
asi zaizkit fuerte;
zure lagunak ziran
erregularmente,
injuria aundiyak
egin dizkidate.
Au da nere koleran
esaten dedana:
artzekorik al dauka
iñork guregana?
galdu nuen ta nago
diruak emana,
ondo bizi dedilla
aberastu dana.
Gizon bat atsegin da
beti ondragarri,
Manuelek badaki
palenkaren berri;
orra emezortzi bertso
amodiyoz jarri,
graziyak Artasoro
eta Elgoibarri.
|
|