|
ANDRE TXARREN BENTAJAK
Eguna pasa nekean eta
etxerra natorrenian,
su-baztarrian kantari dago
beti edo geienian;
alaba dauka besuan eta
semea aldemenian,
badaki bañan ez du gogorik
trabajatzeko lanian.
Josten da plantxan, bordatzen ere,
nere andreak badaki,
sala frotatzen ikasia da
erdiak bañan obeki;
kozinaria nor alakua,
gauza guzitan egoki,
oiera joanda amarretako
iñork ezin du eraiki.
Amarretako jeikitzen bada
armariyua iriki,
arropak artu, amaiketako
apainduko da ederki;
katillu-salda ardoarekin
gorputza sano eduki,
bere burua gobernatzen du
gizona bañan obeki.
Seme-alabak mundu onetan
biok ginduen sortu,
nola bear dan badaki bañan
lanerako zait alpertu;
neroni berriz indarrak junda
ajiak zaizkit agertu,
andre-zalia banintzan ere
orra ederki aspertu.
Lengo batian, esango det noiz,
igande-iñulabarra,
nere andria dantzan zebillen,
begira zeudenen farra!
lanerako gogorik ez bañan
pandangolari azkarra,
baldin neronek ikusi banu
autsiko nion bizkarra.
Dantzatu eta erretirua
gabeko beratzik aldean,
etxera etorrita kantari dago
eserita sukaldean;
ume gaizuak negarrez daude
apariaren galdean,
artua errotan, ogia falta,
jakia berriz kalean.
Maldeziyoka asten nitzaio
koleratzian berari,
txorakeriak utzi ditzala
segitutzeko lanari;
parra ta burla egiten dio
gizonaren esanari,
leziyo ona nork erakutsi
buru gogorra dunari?
Kopeta illun, begia triste
fameliara sartzian,
porru-salda oliorik gabe
gizonarentzat eltzian;
kortesiarik aurrian ez du,
errespetua atzian,
onelakuak maiz izango du
gobiernu txarra etxian.
Aitak egiña nuen ezkontza,
amak nai zuan artzea,
neronek berriz pensatu nuan
aien eskuan jartzea;
andre ederra ezin geiago,
umilla ta dulzea,
surtan jarri ta ezagutzen dek
nolakua dan eltzea.
|
|