BERTSO BERRIYAK
Milla zortzireun irutan ogei
au da bostgarren urtian,
dibersiyo bat jartzera nua
gazte jendien artian;
Azentziyoz zan erromeri bat
ermita txiki batian,
bi damatxo an ikusi ditut
ezin pasarik atian.
Eleizan sartu ziradenian
parrez neguen atzetik,
dudarik gabe promes eginda
juanak ziraden etxetik;
majo on bana eskatzen zuten
lendabiziko itzetik,
Salbadoriak libra gaitzala
neska zarraren gaitzetik!
Manifestatu ziyotenian
zer nai zukien barrendik,
Salbadoriak bere goguan:
«Juan zaitezte emendik!».
Desiuaren faltan ez dira,
egiya esango det nik;
iñork nai badu oien esposo
ezkongai daude oraindik.
Eleiza ortako pasada eginda
eseri ziran soruan,
beren burubak errespetatzen
aundimendiyen moduan;
abanikurik zuten edo ez
orain ez daukat goguan,
zikiñ mantxarik etzan arkitzen
oriyen belar onduan.
Zapatatxuak txabolezkuak,
sedazko soiñak gorriyak,
lasaitasunak galdu ez ditzan
kortsiatubak gerriyak;
diremantezko belarrikuak,
begi engañagarriyak,
buruban berriz pañolituak
frantzes moduan jarriyak.
Gorputz guziya seda ta zinta,
gerriyan berriz kortsia,
arritzen giñan damatxo oiek
kotxe gabe etortzia;
gustatzen zaigu aundimendiyen
moda berriyak artzia,
baiña oraindik gerta liteke
beste modatan jartzia.
Ara nigatik esango dute:
«Pikaro begi luzia!
Gure orduko banidadiaz
kokotzeraño asia!».
«Aizazu, ez det gezurrik esan,
ala beria pasia,
pobriarentzat ez da komeni
aberatsaren klasia».
Galaz beteta ikusi ditut
erromeriyan bi dama,
eleizarako erropa gabe
etxian aita ta ama;
zori gaiztuan sortu ziraden
alajak eta kabana,
banidadiak familiara
errenta gutxi darama.
Birian topo egin nituben,
esan niyoten «Ariyo!»,
korresponditu zuten ez dakit,
juan ziraden seriyo;
bati beiñepein gorputz guztitik
sedatu-zinta dariyo,
oiek guztiyak kendu ezkero
koarto bat ez du baliyo.
Beste gauzarik ez det gallendu
lupika ta pikardiya,
banidadiak galdu biar du
mundo onetan erdiya;
bestiak beste, oiek daukate
galani izugarriya:
«Lenguen moda juan da eta,
ama, ekatzu berriya!».
Ama gaizuak au adituta
nola artu pazientziya?
nekerik asko berekin dauka
alabak ezin jantziya;
egun bateti bestera dator
galaren diferentziya,
modu orretan bajatuko da
pobriaren ganantziya.
Begiyak beltxak, musu biribill,
zuri-gorriya larrua,
batek sudurra galanta zuben,
ai zer oliyo-jarrua!
berinajia zabaldu eta
gañian jantzi arrua,
oien bultuak baziruriyen
galera edo karrua.
Neke trabaju penaz beterik
alabak munduan azi,
gurasuari esker gaiztua
orra nik adierazi;
beren burubak aundi-puntuan
nai lituzkete ikusi,
lenago maiztar bizitzen dana
ez da jarriko nagusi.
Jantziya bere errespetuan
artu dezagun egoki;
orra nik esan nola biar dan,
iñork ez baldin badaki,
banidadiak engañatuta
gero ez dediñ erruki:
gorputzak ez du gala biarrik,
anima garbi eduki.
Batek zintura biar duela,
bestiak berriz kordoia,
anbat etxetik salduko dute
amoko edo txorroia;
gorputzarentzat apainduriya
animal dauka erdoia,
garizumaren printzipiyotik
au da galaren sermoia.
Astiasuko daboliña naiz,
gañera ezkon berriya,
oraiñ itxutzen ari naizena,
lenago nitzan argiya;
damatxo biren pasadizua
libruan daukat jarriya,
amasei bertso txanpon batian,
moldezko letra garbiya.
1865
|