BERTSO BERRIAK MUNDUKO ARROKERIYAK ZER SENTENTZI EKARRIKO DUEN ERAKUSTEKO
Bertso berriyak jartzera nua
iñork nai badu ikasi,
orretarako nere burua
sartu biet lendabizi;
mundu ontako pasadizua
nai nuke adierazi,
asko gabiltza arrokeriyan
elizagandik igesi,
geren animaz oroi gaitezen,
ez du galtzerik merezi.
Eskolarikan eztaukat bañon
esango ditut egiyak,
zer sententzia ekarriko duen
munduko arrokeriyak:
elizarikan ikusi nai ez,
beti festara begiyak,
beren buruak apaindu eta
«nun dira erromeriyak?»...
gaztiak nola ibiltzen diran
badaki bertsolariyak.
Festara juan da gau ta gaberdi
beren buruak ondatzen,
zarrak igual ikusten dira
kriantza txarrak banatzen;
mundu ontako bizi-moduaz
jartzen naiz konsideratzen:
anima galdu kulparik gabe,
gorputzak abandonatzen,
despeida txarra guretzat dator
ezpagerade mudatzen.
Funtziyo eta erromeriyak
mundutarrentzat egiñak,
bañan ez dute konsideratzen
nola den buru-ariñak;
errespetua guardatzera
enpeñatu alegiñak,
edo bestela guretzat dira
eternidadeko miñak,
bere eskutik arren iruki
gaitzala Ama Birjiñak!
Elizarako deboziyorik
ez degu artzen erdiyak,
orregatikan eldu zaizkigu
kastigu izugarriyak;
asko onela egoten dira
meza entzuten jarriyak:
ausentziyan da argureriyan,
mingañaren pikardiyak;
aditu nai eztuenik bada
itxi bitza belarriyak.
Elizatikan ateratzian
junta alkarren ondora,
bi debozioz baldin badaude
iru murmuraziora:
«Meza luzian egondu gera
eziñ pasarik denbora»;
beren animak desanparatu,
etsaiarentzat mejora,
oiek orrela gertatzen dira,
guazen konfesiyora.
Asko onela ekusten dira
esanez: «Konfesatzera?
Naiago nuke pausoa egiñ
aurrera bañan atzera!».
Urtian beingo jornara dute
mundua engañatzera;
modu orretan, pekatariya,
konbertituko etzera,
bere anima entregatzen du
fariseoen etxera.
Urtian beingo konfesiyua
geienak gogo txarrian,
«Egunez askok ikusten gaitu,
guazen illunabarrian!».
Damurik gabe prestatzen dira
sazerdotien aurrian,
txikiak esan, aundiak utzi,
irutatik bi gordian,
beste munduan ageriko da
orrelakuak nor dian.
Konfesatu ta au esateko
kanpora atera artia:
«Munduarekin kunplitu degu,
urte beteko pakia!».
Bañan orrela ezta serbitzen
Jaunaren bodondatia,
ordu batetik bestera dator
emengo errematia,
pekatuentzat itxiya dago
zeruetako atia.
Barrabas dabill gu toriatzen
galtza gorriyak jantziya,
desanparatu dezagun ori
artu dezala etsiya;
infernurako izan ez dediñ
anomaren setentziya,
konfesio on bana egiyaz egiñ,
kunplitu penitentziya,
obra onakin logra dedilla
zerurako lizentziya.
Pekatariya sartutzen bada
etsai gaiztoen artera,
ura andikan libratutzeko
bitartekorik ote da?
Ordu bi daude mundu onetan
konparaziyo batera,
oriyek nola pasako diran
kontuak ongi atera,
biziyo txarrak engañatzia
animarentzat kalte da.
Bataiotikan artu genduen
Jaungoikoaren graziya,
kontu eztediñ galdu zerua
lenago irabaziya;
guregatikan lagatu zuan
Jesusek bere biziya,
eskuten degu nola daguan
gurutziari josiya,
bera serbitzen pasa dezagun
eternidade guziya.
Zar eta gazte, pobre ta aberats,
maizter eta nagusiyak,
ez gaitzala arren desanparatu
Jaungoikoaren graziyak;
animarentzat kaltian datoz
gorputzaren maleziyak,
zertako dira tratuak eta
munduko irabaziyak?
emen utzita juanak dira
oraindañoko guziyak.
Bertsolariyak bere burua
zertako egiñ justua?
bestela pobre bizi naiz bañan
pekatuz aberastua;
alde batera utzi dezagun
mundo ontako gustua,
edo bestela guretzat dator
sententziaren bat estua,
Jesusengana biur gaitezen,
eztago gutzaz aztua.
Animak garbi jarri ditzagun
al bada kristau guziyak,
eta irabazi gogor egiñaz
etsaiakiko auziyak;
pekatutikan zer datorkigun
ondo gaude ikasiyak,
gero damurik ez du izango
munduan ondo biziyak,
orretarako lagun deigula
Jaungoikuaren graziyak.
|