ANDRE TXARREN BENTAJAK (II)
Milla zortzireun irurogei ta
laugarren urtian gera,
publikatutzen astera nua
fameliyaren galera;
andre ederra gustatu eta
ekarri nuen aldera,
bire berriya egiña dauka
ganbaratikan kalera.
Aitak egiña nuan ezkontza,
amak nai zuen artzia,
neronek ere pentsatu nuen
aien eskura jartzia;
andre ederra eziñ geiago,
umilla eta dultzia,
surtan jartzian probatutzen da
nolakua dan eltzia.
Griña gaixtua, jeniyo txarra
biyotzeraño sartua,
ganbaran daukat kuarto txiki bat
olarekiñ zerratua;
etxiak dauka aldamiyua,
bajuan du tellatua,
andriak andik ateratzen du
tabernarako tratua.
Kapa sonbrero oiek salduta,
etxeko alajeriyak,
gañera berriz ganbaratikan
artuak eta gariyak;
iru eman da zazpi kontatu
auzoko andre Mariyak,
tratuan asko ez dute galdu
orrekiñ tabernariyak.
Andriarekin aserre nabill,
penarik gabe ez nago,
inozentia ezkondu nitzan
enagañatuta lenago;
biziyo txarrik ez du deus ere
biar dan baño geiago,
alperra eta apaindu naia,
jolas batian akabo.
Nere andriak josten da plantxan
bordatzen ere badaki,
sala frotatzen ikasiya da
erdiyak baña obeki;
nekazaritzan orrelakua,
lan guziyetan eroki,
oiera juanda amarretako
iñork ezin du eraiki.
Amarretako jeikitzen bada
armariyua iriki,
arropyak artu, amaiketako
apainduko da ederki;
katillu-salda arduarekiñ
gorputza sano eduki,
bere burua gobernatzen du
gizona baño obeki.
Alegiñian ari natzaio
pazientziya prestatzen,
dauzkidan penen amarretik bat
ez dizkat manifestatzen;
nere andria ikasiya da
irabaizya gastatzen,
dantzan igual preparatzen zait
baztar guziyak puskatzen.
Lengo batian, esango det noiz,
igande-illunabarra,
nere andria dantzan zebillen,
begira zeudenak parra;
lanian ez du gogorik baña
pandangolari azkarra,
baldiñ neonek ikusi banu
autsiko niyon bizkarra.
Ofiziyo bi onak badauzkat:
igeltsero ta argiña,
irabaizya guardatzeko
andriak buru ariña;
ondo esan da aditu nai ez
emakumiaren griña,
arratserako eskall-buruan
askotan total egiña.
Eskall-burutik amildu eta
goitikan beraño zuzen,
lendabiziko pentsatu nuen
eltze zarren bat ote zen;
anka bat zeukan Bitoriyan da
bestia berriz Londresen,
gaur ere ala egongo ziñan
iñor etorri ezpazen.
Eldu niyon da an ari nitza
andria ezin jasorik,
esan ziraten: «Erana dado,
ez egiñ orri kasorik!».
Total egiña zegoen baño
alare ezurrak osorik,
galdetzen zuen: «Plakiyak nago,
ez al da ardo goxorik?».
Egun guziya kanpuan pasa,
etorriko da gabian,
kopeta illun, begiyak zorrotz,
sartutzen da sukaldian;
ume gaxuak negarrez daude
apariyaren galdian,
artua errotan, ogiya falta,
jakiya berriz kalian.
Uda-partian aita-semiak
aritzen giñan labrantzan,
andria erriz tabernarako
ganbaratikan ardontzan;
nere buruz erneatuta
Euskalerritik juan nitzan,
orra umiak amaren paltan
gaxuak nola dabiltzan.
Arduarekin adiskide ta
gizonarekiñ zapuztu,
gaur ere nere andriarekin
egingo nuke apustu:
botilla aundi bat basorik gabe
baietz seguru ark ustu;
orretan dago sufiziente,
beste bentajarik eztu.
|