|
OIARTZUNGO NESKATXEN BENTAJAK
Iparragirren bozian ditut
bertso berriak paratu,
Gipuzkoako euskal erriya
al banezake nonbratu;
asko ezkongai daude
gustokorikan gabe,
ezin dutela topatu;
projimuari erakustia
ezta izango pekatu.
Konsejutxo bat lendabiziko
ezkongai dauden danentzat:
esposatzia tratu pisuba
dala iruritutzen zat;
dote eta arrio,
ez dutela balio
amorio fiƱarentzat,
zergatik izan biarko duben
il arteraƱo beretzat.
Neskatxa eder balientia
artu nai baldin badezu,
etorri zaitez Oiartzuna ta
antxen billatuko dezu;
kale eta basarri,
kolore zuri gorri,
ederra franko badezu;
San Estebanez da erromeriya,
ikusi nai badituzu.
Gustagarriak oien bentajak
dirade klase askotan,
ez dezu ezer arrapatuko
asi ezkero izketan;
eskojitutzekua
oien errespetua
relijioko gauzetan;
Jangoikuaren beldur aundian
aziyak daude gaztetan.
Ostentazio batere gabe
izketan dute graziya,
gorputz egoki, pausu aidoso,
lujo gabeko jantziya;
beti alegre daude,
tristurarikan gabe,
ezaguerakin josiya;
gizonak bezin aundia dute
laneko irabaziya.
Bide batian izaten bada
enkontratzeko fortuna,
saludatzean bai zait gustatzen
aien egokitasuna;
aberats eta pobre
guztientzako noble,
igual da ez-ezaguna;
ori da gure relijiyuak
erakutsitzen diguna.
Errenterian dama oiekin
askotan det nik itzegin,
perfeziyua ta umiltasunak
eman lezake atsegin;
daude ikasirikan
gurasuetatikan
ez dezatela utsegin;
nik ere ori egin nai nuke
betiko galdu ez nadin.
Beste bentaja egokitxo bat
bada orien artian,
umildadian bizitzen dira
gurasoakin batian;
erresponditu gabe
ikasirikan daude
segitutzeko lanian;
fabore gutxi ez du izango
ezkondu nai dubenian.
|
|