BEILARI
Sarako hil-harrietan
Herriratuz geroztik beilari nabila,
Nahiz doi bat ikusi Exteben itzala.
Ibili naiz orotan, orotan nigarrez,
Bihotzeko huts hori ttipitu beharrez.
Bere odol suharra bihotzez goitika
Bota duen tokirat joan nintzen lasterka.
Gau beltzean sartu naiz dena zain ta nigar
Etxe hortan naitela gogotik pleinuz ar.
Begia hits heldu naiz nigar bat eskatuz:
Guziak irriz, guziak kantuz.
* * *
Hil harrien arterat noizbeit naiz erori
Belauniko, bakarrik, auhenez lurrari.
Zozotua nindagon lurrari begira:
Harri beltz bat, deusik ez... eta zu, hor zira
Hor, Extebe...
Zer diot? Zer ari naiz bila?
Bihotzean dut-eta Exteben itzala
7-2-40
|