FRAILEA
Mintzo zitzaitan fraile xaharra
Eta bazauzkan haren mintzoak
Xori arinen sistu gozoak,
Bazterretako lillura.
Mintzo zitzaitan fraile lañoa
Lilluraturik nindagokion: haren
baitari nasai zarion
Zeruko bake osoa.
Begiak apal mintzo zitzaitan,
Osoki bere baitan sartua.
Maiz banindagon goiko zerua
Ez ote zen haren baitan.
3-10-39
Beloken ibilli-eta
|