HAUR ZAIN
Nere pentze zokoa lorez betea da.
Orotarik badira: urdin, ilun, ferde.
Guziak argi, garbi... Maite ditut jada.
Denak oraino ahul, neri beha daude.
Hekien ikustean egiten dut irri,
Guziak maitagarri, pullit baitirade.
Pullit hori argitik zaiote etorri.
Oi, loreak nereak, ez detzazket unki,
Hain niz beldur histea heien pullit hori.
Oi, zonbat maite dudan, bakotxak balaki!
Hain arin, arrai eta ezaxol zarezte.
Eta zuen lazteko naiz hemen egoki...
Zuen begi pulliter begira nago maiz,
Zeruko eder hura oraino baitute.
Oihu egin nahi ta, irriz egoki naiz...
17-10-39
Baionan
|