 |
XAN
Xan!
Zure ezpain biziari
Zenbat aldiz den erori
Nere izen goxo hori!
Banindagon iluntzetan
Zurekilan irriz, kantuz,
Banindagon ametsetan
Zure boza hurrupatuz.
Bozkario barnagorik
Nihun baden ez dut uste,
Kantu hoitaz orroiturik
Atseginez nuzu bete.
Orai ere egun batzu
Hits bazaude edo eri,
Ezti-ezti: «Xan» diozu
Eta heldu naiz kantari...
Xan!
Zure ezpain biziari
Zenbat aldiz den erori
Nere izen goxo hori!
Donibanen, 5-7-40
|
 |