NUNDIK?
Basarri,
Nundik datorkit
Su hori?
Bularrak erretzen dauzkit;
Ez nauke mintzatu gabe;
Bainan zurekin hain naiz herabe...
Basarri,
Nundik datorkit
Su hori?
Deus ez naizela badakit:
Ixildu behar ninteke,
Zu goraipatu gabe ez
nauke...
Zure hats aberatsak bero ezadala
Bai eta sutan ezar zure den bihotza!
Zure ganat pindarka badoakitala!
Gaur zure goresmenak gora erran bitza.
Munduan pekoz gora dire gauzak oro.
Jadanik gauz orotaz naiz dudatzen ari.
Kiresterat banoa... Zerk ba unki liro?
Zerk pitz nere bihotza? Zer? Nork? Zuk, Basarri.
Ikusi izan zaitut atzo, Domintxinen.
Zure hats azkarrari pertsua zarion...
Eleketa bezala lasai ari zinen.
Bakotxak harriturik hau gizona zion
Zure hatsak ez zauzkan eleak botatzen.
Ez, Euskaldun mendien usaiño gozoa,
Abendaren indarra, nituen aditzen,
Haize-hego epela eta itsasoa.
Sort-Herria zaion zure ahoari.
Zu behin ikusirik ez deia ametsa?
Zoin ahalgetzen naizen erranez: Basarri!
Ametsezko hatsa!
Basarri,
Nundik daukazu
Hats hori?
Nundik duzun erradazu,
Odol kea bezein suhar,
Itsas haizea bezenbat azkar?
Basarri,
Nundik daukazu
Hats hori?
Bainan ez ote zaizkitzu,
Gerlan hil Euskalduneri
Joan azken hatsak, zuri etorri?
18-9-38
|