BARKA
España hortan izan da segur asko bitxikeri:
Horra nun zaikun etorri
Euskadirat Galtxagorri
Jainkoaren amodioz jazartzerat apezeri.
Berriki apez suhar bat hil beharrez zeramaten;
Hil-harrietan tiroka odolez estali zuten.
Ifernuan zer irriak orduan egin dituzten.
Apez gaixoak begiak, suharrik, zerurat dauzka,
Gizon bat doa lasterka
Bularrak zilatzen diozka:
Jaunak bezala hiltzean dio: «Jainkoa, oi, barka!»
Apez haren kar sainduak lurrak ikusi balitu
Bai eta zer gizon gaitzaz mundua zuten gabetu,
Lurrak berak hiltzaileak, segur, zituzken suntsitu.
Nor zen? Zer egin ote du? maitatu herri zaharra
Eta langilez leherra
Itzularazi ongira.
Nor zen? Apez suharrena: Aitzol, Aitzol kartsu hura.
Garrak ezeztatu nahiz bihotza dute zilatu;
Bainan gure bihotzerat gar hek zaizkigu airatu.
Zure heriotzak, Aitzol, fruituak emanen ditu
...-3-37
|