ZENBAT GAZTE...
Zenbat gazte arin arin, mendiz mendi ibilirik
Diren nunbeit gau batez hil, tiro batek odolzturik!
Zenbat gazte urrunerat diren arrai abiatu!
Euskaldunen balentriak nork erranen ote ditu?
Zuen hatsak noren karrak ditu noizbeit berpiztuko?
Euskaldunen ttipitzetik noiz girade geldituko?
Dugun gorets gure euskal izaitea, gure gazten
Bihotz hutsak, Aiten fede eta lurraz bete diten.
* * *
Nere lanak eta oro ordainduak zaizkit jada,
Bihotzeko nere deia nunbait sartzen balinbada:
«Euskararen zain biziak ja baitire histen ari,
»Ez ditzagun jos hil mender, jos ditzagun Geroari.»
Baionan: 39
|