ZERUKO MAITEA
Bakarrik ilunbetan ez nauke; nun zira?
Zato, nere maitea, nere xoratzera.
Lohiz betea nago hemen belauniko,
Noiz agertuko zaren noizbeit ikusteko.
Hedoi ilunek egun gordetzen zaituzte
Ezin niteke egon. Banoa, banoa...
Hedoietarik harat zutaratu arte:
Hain dut ikusi nahi zure behakoa.
Banoa gainetarat elorriz elorri...
Bainan jada uste dut ikusten zaitudan,
Hedoiak ohildurik baitzira etorri:
Neri maiteki beha, hor zaitut airetan.
Agur! bihotzez agur, oi, nere maitea.
Ilargiak derautzu burua apaintzen.
Jauntzia urdin eta izarrez betea,
Nere ganat zoin eder ziraren agertzen.
Agur, nere maitea! zoin ederra ziren!
Zure lillurak nauka zerurat josirik.
Orok utzirik ere ez nauzu utziren.
Bozkariotan nago zu gaur ikusirik.
Etsitzen dutanean griñaz eta kexuz,
Gauaz heldu nitzaitzu nigarrez begira.
Laster argitzen nauzu goxoki behatuz,
Hain garbi, hain amultsu, hain eder baitzira!
* * *
Nere lurreko gauak argitzen baititu,
Zure lillurak irriz zerurat nerama
Nere oihuak beti ditutzu aditu.
Zoin goxo den zerurat erraitea: Ama!
Donibanen: 16-9-39
|