BAZTERRAK LO
Haitzpe goxo batean lasaiki jarria
Bazterreri so nago, gogoa bertsutan.
Hor ditut Urrañako pentzeak, herria
Eder eta erdi lo uda sapa huntan.
Belarraren usainak hartzen daut gogoa
Eta sendiarazten bazterren ederra:
Zeru zola, sorroak, Larrungo kaxkoa.
Guziak zabal, azkar, baketsu lo dira.
Iduzkia pisu da; bero da gaur, bero:
Mendiari dario izerdi urdin bat...
Belar idorren sartzen etxekoak oro
Ari dire ixilik bil-ahal bezenbat.
Urruña, azkar, zabal, baketsu lo zira.
Han egoitzeri gora daukazu Eliza,
Lo senditzen baititut karraren pilpira
Eta Esperantza.
Kexilo aldetik: 5-7-40
|