(POTTOKA)
Larre gain zabal hartan orroit zare behin
Nola zaikun emeki hurbildu pottoka,
Muttur puntta xuri beltz, zaintsu eta arin,
Doi bat egin ginezon eskuaz fereka?
Eta buztana harro gan zen larrez larre,
Lano sorroetara gan zen zirurika.
Hoa, arin eta zalu, ibil betiere;
Gain zabal hoitaz mozkor, hoa laster pottoka.
Hoa zalu, hoa gainez gain eta zora hadi
Euskal-Herri maiteen gozoaz, ederraz!
Hoa, gazte, heien zeru lurrak behazkik ta adi.
Hoa, gazte suharra, hoa, kantatuz euskaraz.
Gerlan hil hortaz bertze bati
Larresoron: 2-8-41
|