LILLURA
Etxeak zahar,
Mendiak suhar,
Orotan irri ta belar...
Herrian gozo eta gan behar!
Arima batek, herria maitez,
Gorri, ferde ta urdin hoikier
Egin du haize: Eskuan tanpez
Daukat herria pitz, argi, eder!
Hurbildik oro hits, baltsan dira
Urrundik sutan eskuak dauzka
Usain arinak eta lillura,
Azpian izen bat: «Elizaga».
Etxeak zahar,
Mendiak suhar,
Orotan irri ta belar...
3-7-40
|