BILBAO ETA FUERUAK, PAKEARENTZAT
Biribil-bado zer polita dan
Orain Bilbao deitzona
Mundu guzian artu du fama
Merezimenduz duana.
Bi aldiz gerra, bonba eta bala
Bilbao ez zan ikara
Naiz eta jakin elgo zirala
Numanziarrak bezela.
(Korua)
Biba gure arbola
Gora-bedi gora
Eta maite ez duena
Ez da Euskalduna
Begoñatik da ikusgarria
Lopez Haroren erria.
Or bai or dago jakinduria
Or Euskaldunen argia.
Orain laurak bat izango gera
Oro beltza eta zuria
Zureganatu laster bear da
Euskalerri guzia.
(Korua)
Alkar gaitezen anai maiteak
Alkartzea da indarra
Zuri begira daude Arabar
Gipuzkoa ta Nafarra
Bizi pakean laurak batean
Errespetatu arbola
Arrotasunik batere gabe
Euskaldun zarrak bezela.
(Korua)
O gaztelauak! Arren ez izan
Gorrotorikan gugana
Badakizute gure mendiak
Guztiz pobreak dirala
Baina gu lanak ez gaitu aspertzen
Osasun ona degula
Zorion gera ikusten bada
Loraturikan arbola.
(Korua)
Gure anaiak ez dira oroitzen
Ibero zarrak zer ziran
Gaztelaukin ziran Navas-en
Gonzalorekin Granadan
Galde bai galde Okendo zer zan
Inglaterran ta Holandan
O, Españaren betiko onra!
Nor ez da oroitzen Trafalgar?
(Korua)
Ez gerturatu gerra soinuan
Numanzia bigarrenera
Cid-en semeak nai dutenean
betor anaiak bezela.
Gu beti gora zuzen bidean
O bai! Gernika maitera
Gure arbola beltzez jantzia
Makurturik ikustera.
(Korua)
Ai! Bizi balitz aita maitea
Arrieta Maskarua
Eta arbola bedinkatua
Ikusi lurreratua
Esango luke, Zer da Bizkaia
Galdu ezkero fueroak?
Penagarrizko anima eria
Da gaur Bizkaia gaisoa.
(Korua)
Jauna begira zure semeak
Il naian bata bestea
Emen iguzu lengo legeak
Izan dezagun pakea
Gerra dakigu dala infernua
Bada anaien artean
Betor gugana zure erreinua
Arbolarekin batean.
(Korua)
Arbola Santu amoriozkoa
Nolatan erori zera
Zu, euskaldunen konsuelua
Zori oneko argiera
Baina oraindik piztuko zera
Esperantzatan bai gera
Orduan igo lainuetara
Makurtu gabe lurrera.
(Uruguay, 1876)
|