NERE ONGILLE MAITEEI
Ez dakit nola eskerrak eman
Ah! nere ongille maiteak
Nere lurrera bear nau eraman
Gaur zuen borondateak;
Egin dezute zer obra ona
Aberatz eta pobreak
Orra kunplitu agintzen duana
Jesukristoren legeak.
Biotz oneko jaunak badira,
Lista dutenak edertzen
Zori oneko nere zartzera
Ah! nola duten onratzen;
Munduan bada zorionikan,
Andre onak du egiten,
Gizonak izar oyetan
Zerua degu ikusten.
O! zu Romero Jimenez jauna,
nere adiskide maitea,
zure biotz onak kontsolatu du
nere anima tristea;
egiak dira nere ametsak:
mendietara joatea;
agur, Romero, au da neretzat
gozamentu eta pakea.
|