
Olerkiak eta eresiak
Jose Mari Iparragirre
1839-1881, 1987
[liburua osorik RTF formatuan]
[inprimitzeko bertsioa PDFn]
[Literaturaren Zubitegia]
Iturria: Olerkiak eta eresiak, J.M. Iparragirre. Hiria, 2004
|
 |
 |
GALDU GENDUEN GURE MORAZA
Zan Mateo Benigno
Moraza on jauna
Euskalerri guziak
Maita genduena,
Prestua, jakintsua
A zer biotz ona
Jaungoikoak zerura
Eraman ziguna!
Bitoriako semeak
Ernai ta nobleak
Guztiz maita zituan
Fueroko legeak,
Galdu ziradenean
Zer naigabeak
Bizia galdu arte
Moraza maiteak.
Guk ere bear degu
Morazak bezela
Esan beti ill arte
Fedea degu ta
Gure Jaungoiko onak
Laguntzen digula
Noiz bat... Euskalerria
Salbatuko dala.
|
 |
|