
Olerkiak eta eresiak
Jose Mari Iparragirre
1839-1881, 1987
[liburua osorik RTF formatuan]
[inprimitzeko bertsioa PDFn]
[Literaturaren Zubitegia]
Iturria: Olerkiak eta eresiak, J.M. Iparragirre. Hiria, 2004
|
 |
 |
GORA EUSKERA
Espaiñian da gizon bat
Bear deguna maita
Franzisko Aizkibel jauna
Euskaldunen aita:
Txit da gizon prestua
Eta jakintzua
Errespeta desagun
Guk gure maitasua.
Ogeita geyo urtian
Bizi, da Toledo'n
Izarraizko semia
Ez da beti lo egon;
Liburuen gañian
Beti gau eta egun,
Gure euskera maitia
Galdu ez desagun.
Arabe eta hebreo
denak denak bera,
nere adiskideak:
gora, gora euskera!
Biotzean gurutza,
eskuan bandera,
esan lotsarik gabe
euskaldunak gera!
Pakean bizitzeko
gure mendietan
euskera itz egin bear da
batzarre denetan;
ta euskaldunen izean
geroko eunkietan
famatua izango da
alde guzietan.
|
 |
|