 |
EUSKALERRIA ETA AMERIKA
Gure Euskalerritik
Ameriketara
zenbait euskaldun gazte
pozez joaten dira
gurasoak utzita
ondasunen bila,
esanaz: ama, laister
etorriko gera.
Egin ama tristeak
damuzko negarra,
ontziak onuzkero
pasa zuen barra;
izkutatzen danean
agiri ez dala,
zeinek daki ai! zer dan
ama baten pena.
Ez pentsatu an danak
aberats dirala;
pobreak ni bezela
milaka badira;
ara dijoazenak
ondasunen bila
gutxi itzultzen dira
beren sorterrira.
Egia, emen ere
joan dan aspaldian
gauza onik ez degu
Euskalerrian;
oraindaino bezela
bagabiltza auzian
emen biziko gera
beti miserian.
Nere adiskideak,
bear da pentsatu:
lujuak miseria
guztiz gertuan du.
Asi, bada, gaur bertan,
gona oiek moztu...
familian pakea
izango badegu.
Neskatzak diote: goazen
Ameriketara;
an guztiz apainduak
ibiliko gera...
Bada, gaixoak, joan zan
Jaujaren denbora,
an ere lan eginda
bizi bearko da.
Eman, adiskideak,
munduari buelta;
an baino lur oberik
inun ere ez da;
eta zerutxoren bat bilatu nai bada,
emen bertan ditugu
Donosti eta Deba.
Zuk, ere badakizu
bai Isabelita
Euskalerria dala
guztizko polita.
Emen asia zera
emen zure aita
lur au berak bezela
bear dezu maita.
|
 |