ELIZONDO-KO BATZARRA ETA EUSKALDUNEN GAUZIK MAITENA
(1879)
Zer atsegiña mendian bera
Agertzen gure anaiak
Esanez emen alkartu gera
Izan euskaldun leialak.
Ta ikustean gure artean
Aomen aundiko gizonak
Euskalerriaren sorionean
Argi, maiz egin dutenak.
Elizondo-ko ibar luzean
Egontza eder batean
Amoriozko batasunean
Ikusi ditugu pakean,
Euskaldun onak esku emanik
Jaungoikoaren aurrean
Diotela emen gaude baturik
Lur maitearen onean.
Euskalduna zan Pierre de Marti
Biotz aundiko gizona
Andiskitu nai zuana beti
Jaungoikoaren izena,
Eta gaur ere dator zerutik
Fede bizi bat gugana
Esanez beti, burua zutik
Euskaldun onak gerala.
Oroi gaitezen Santxo Portitzak
eta Matxin de Mungiak
zuten bezala izan biotzez
onratu Euskalerria;
eta kondairak esan dezala
mundu dan arte egia
urez ta lurrez maitatua da
euskeldun odol garbia.
Izan Elkano ilezkorraren
fede santu bat bizia
erregu beti, betor Jaunaren
zeruetako grazia;
Bera lenengo emen lurrean
eman ziguna argia!
Bai euskaldunak, Elkanok zuan
arritu mundu guztia.
Euskalduna zan Peñaflorida
Munibe lenargitia
ikaz dezagun beral bezela
onatzen Euskalerria;
bera lenego elkargoaren
ipinle argi zuzena
gaur euskaldunak bear da emen
onratu bere izena.
Bere jakintza on bidezkoak
Españan ziran zabaldu
Peñaflorida bezelakoak
gutxi dirade azaldu;
baina gaur ere uskal leialak
batu gaitezen alkartu
eta Munibek zuan bezela
Euskalerria maitatu.
Lurreratuak lege zar onak.
Ezbearrean galduak!
Makur gerade gaur euskaldunak.
Erruki gaitu munduak!
Baña gaur ere gizon biotzdunak
euskaldun garbi prestuak
beti dituzte gauzik maiteenak
Jaungoikoa eta Fueroak.
|