BEZERRO BENGOA, ARRESE, ERRAN ETA MANTELERI
Erran, Manteli, Arrese jauna
Eta Bezerro Bengoa
Badet aspaldi biotz guztitik
Ezagutzeko gogua.
Zuek bezela ditut maitatzen
Jaungoikoa eta Fueroak
Ay! baña ez nau pakean usten
Lurraren amorioak.
Itxaso aldera beti begira
Zabal zabalik begiak
Oh, Jaun maitea Zer urriñ diran
Euskal erriko mendiak.
Ara ontzi bat, goazen atozte
Nere aur polit gaisoak
Bildurrik gabe juan zaiteste
Txit maite gaitu Jainkoak.
Mundu zarrean nola berrian
Izan gaitezen prestuak
Gizonarentzat agiñ zituan
Ur eta lurrak Jainkoak
Zabaldu beti anaitasuna
Amoriozko kantuak
Guzientzat du itzal ederra
Gure arbola santuak.
|