
Olerkiak eta eresiak
Jose Mari Iparragirre
1839-1881, 1987
[liburua osorik RTF formatuan]
[inprimitzeko bertsioa PDFn]
[Literaturaren Zubitegia]
Iturria: Olerkiak eta eresiak, J.M. Iparragirre. Hiria, 2004
|
 |
 |
AMERIKATIK URRETXUAKO SEMIEI
Billarreal de Urretxu
Nere erri maitea
Seme bat emen dezu
Amorioz betea.
Nai, baña nola ikusi
Au da lan tristea
Zuretzat nai det bizi
Urretxu nerea.
Bi milla eta seiregun
Legua badira,
Montebideotikan
Euskal errira
Naiz esperantzetan
Etorri bagera
Aurreratasun gabe
Urtiak juan dira.
Bai, nere adiskideak
Bear da pensatu
Zuretzat Amerikak
Nola dan mudatu
Iñork emen eziñ du
Lanikan billatu
Oraiñ datorrenari
Bear zaio damutu.
Gañera izan degu
Emen ere gerra
Gure zori onean
Pakea egiñ da;
Bañan gerra ondoren
Dakar diktadura
On Lorenzo Latorre
Nagusi degula.
Ez, bada, ez etorri
Gaur lur onetara
Il edo bizi obe da
Juatea Habanara;
Au da gure bandera
Españaren onra
Txurrukaren semeak
Ara juango gera.
Agur adiskideak
Ikusi artean
Zuenganatuko naiz
Egunen batean.
Esperantzakin bizi
Nai det bitartean
Gero ezurrak utzi
Nere lur maitean.
|
 |
|